Mina (Saudi Arabia)
Mina (Saudi Arabia) | |
---|---|
| |
![]() | |
Datu orokorrak | |
Garaiera | 544 m |
Geografia | |
Koordenatuak | 21° 24′ 48″ N, 39° 53′ 36″ E / 21.4133°N,39.8933°EKoordenatuak: 21° 24′ 48″ N, 39° 53′ 36″ E / 21.4133°N,39.8933°E |
Honen parte da | Haj |
Estatu burujabea | Saudi Arabia |
Estatu burujabe | ![]() |
Saudi Arabiako probintzia | Makkah Region |
Turismo-atrakzioa | Meka |
- Artikulu hau Saudi Arabiako lekuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Mina».
Mina, arabieraz: منى edo Minā, edo Muna, ezizenez Mila Oihal-Etxolen Hiria, Saudi Arabiako Meka hiriko haran eta auzo bat da, Meka hiritik 8 kilometro hego-ekialdera.
Islamaren leku sakratuetako bat da, bertan Deabruaren harrikatzea kokatzen baita. Bestalde, Mekarako Haj erromesaldiaren usadiozko atsedenlekua ere bada, horregatik leku honetan ehundaka milaka erromesentzako bereziki prestatutako oihal-etxola akanpaleku erraldoia dago.