Minna Beckmann-Tube

Wikipedia, Entziklopedia askea
Minna Beckmann-Tube

Bizitza
JaiotzaMetz1881eko ekainaren 5a
Herrialdea Alemania
HeriotzaGauting1964ko uztailaren 30a (83 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakopera abeslaria
Ahots motasopranoa
Musika instrumentuaahotsa
Max Beckmann: Max Beckmann eta Minna Beckmann-Tube-ren erretratu bikoitza (1909), Moritzburg Art Museum.

Minna Beckmann-Tube (1881eko uztailaren 5a-1964ko uztailaren 30a) opera-abeslari eta margolari alemaniarra izan zen. Max Beckmann margolari eta marrazkilariaren lehen emaztea izan zen.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapelau militar protestante baten alaba, Minna Tube 18812ko ekainaren 5ean jaio zen Metz, garai hartan Alemaniako hirian. Bere familia Posenera, Danzigera, eta gero Altenbourgera joan zen bizitzera. Oso gazte margolari izan nahi zuen. 1903an Max Beckmann marrazkilari eta margolaria ezagutu zuen, Weimarko Arte Ederren Eskolan. 1906an, Maxekin ezkondu zen eta hurrengo urtean Berlin-Hermsdorf-en kokatu ziren bizitzeko. Minna bere etxe berriaren barruko dekorazioaz arduratu zen. Seme bat izan zuten, Peter, 1907an.[2]

Margotzeari utzi ondoren (2022ko Nicola Graef-en Un voyageur dokumentalaren arabera, Max Beckmann izan zen bere emazteari ezkondu ondoren margotzen jarraitzea debekatu ziona), kantu eskolak hartu zituen. Soprano edo mezzo-soprano gisa, 1912an igo zen oholtzara, Elberfeld, Dessau eta Chemnitzen aritu zen. 1918tik 1925era, Austriako Grazeko Operan lan egin zuen. Bikotea Berlin, Frankfurt eta Graz artean bizi zen garai hartan. Max Beckmannek, azkenean, Minna utzi zuen 1925ean, Mathilde Kaulbach izeneko emakumearekin ezkontzeko; bigarren emazte hau Friedrich August von Kaulbach margolariaren alaba zen.[3]

Bere dibortzioaren ostean, Minnak abeslari karrerarekin jarraitu zuen. Nahiz eta banandu izan, nolabait, Max Beckmannekin lotuta jarraitu zuen.1945ean, Amerikako eta Sobietar armaden aurrerapenaren aurrean, Gautingen errefuxiatu zen, Bavarian. Bertan, bere senarraren omenez, 1951n, Max Beckmann Elkartea sortu zuen, .

Minna Beckmann-Tube Gauting-en hil zen 1964ko uztailaren 30ean2. Max Beckmann-en koadro askok bera irudikatzen badute ere, Minna Tubek ez zuen soinu-grabaziorik utzi.

Lan aukeratuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Großmutter Tube und Enkel Peter, 1914, olio mihise gainean
  • Selbstbildnis mit Sohn Peter, c. 1915, olio mihise gainean
  • Jünglingsportät (Peter Beckmann), c. 1923, olio mihise gainean
  • Bildnis Peter Beckmann, 1933, olio mihise gainean
  • Bildnis Maja Beckmann, 1950, olioa
  • Bildnis Mayen Beckmann, 1954, olio mihise gainean

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Max Beckmann: Briefe im Kriege. Gesammelt von Minna Tube. Berlin, 1916 ;
  • Minna Tube: Erinnerungen an Max Beckmann. In: Doris Schmidt (dir.): Max Beckmann: Frühe Tagebücher. Munich, 1985, (pp. 157 - 186) ;
  • Stephan Reimertz: Max Beckmann und Minna Tube: Eine Liebe im Porträt, Rowohlt Berlin 1996 ;
  • ders.: Max Beckmann: Biographie., Luchterhand, Munich, 2003 ;
  • Galerie Berlin: Zeit zu leben: Max Beckmann, Minna Beckmann-Tube, Bernhard Heisig, Galerie Berlin, Berlin, 1992 ;
  • Max Beckmann Archiv (zuz.): Minna Beckmann-Tube, Munich, 1998 ;
  • Cornelia Wieg (zuz.): Max Beckmann seiner Liebsten: Ein Doppelporträt, Stuttgart, 2005.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]