Miren Zabaleta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Miren Zabaleta
2017-01-22 Miren Zabaleta.jpg
Bizitza
Jaiotza Iruñea1981eko urriaren 26a (39 urte)
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Familia
Aita Patxi Zabaleta
Hezkuntza
Heziketa Nafarroako Unibertsitate Publikoa : zuzenbide
Hizkuntzak euskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta abokatua
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Sortu

Miren Zabaleta Telleria (Iruñea, 1981eko urriaren 26a) Sorturen Nafarroa Garaiko arduradun politikoa izan zen, eta bozeramailea ere bai. Patxi Zabaleta nafar politikariaren alaba da.

Zuzenbideko lizentziaduna da, eta emakumeen kontrako biolentziako zein bitartekaritza penaleko adituaren titulua du. Unibertsitate garaian Ikasle Abertzaleakeko bozeramalea izan zen.

2011. urtean espetxera sartu zuten, Bateragune auzia dela eta. 5 urte baino gehiagoko espetxealdia izan du.

Ikasle eta gazte mugimenduan aritua da, bai eta Nafarroa Garaiko eta Euskal Herri osoko beste mugimendu sozial batzuetan ere.

2017an Sortu alderdiaren Nafarroa Garaiko koordinatzaile izateko aukeratu zuten,[1] Juan Kruz Aldasoro ordezkatzeko. 2018an Haritz Romeo Galdeanok ordezkatu zuen Miren Zabaleta.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. @MartxeloDiaz. (2017-03-25). «Sortu presenta su Consejo de Nafarroa para avanzar hacia la soberanía» www.naiz.eus Noiz kontsultatua: 2020-04-22.
  2. «Sortu» Sortu.eus Noiz kontsultatua: 2020-04-23.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]