Sortu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sortu
BozeramaileaSonia Jacinto
Miren Zabaleta
Arkaitz Rodriguez
Idazkari nagusiaArkaitz Rodriguez
Sorrera2011ko otsailaren 9a
Egoitza nagusiaDonostia[1]
Ideologia politikoaSozialismoa, independentismoa, XXI. mendeko sozialismoa, ezker abertzalea, internazionalismoa
Eserlekuak erakundeetanEusko Legebiltzarra
4 / 75

Nafarroako Parlamentua
4 / 50

Espainiako Diputatuen Kongresua
1 / 350

Espainiako Senatua
1 / 265
sortu.eus

Sortu ezker abertzaleak 2011ko otsailaren 7an aurkezturiko alderdi politikoa da. Rufi Etxeberria eta Iñigo Iruin ditu ordezkari.

Alderdiaren estatutuak 2011ko otsailaren 7an aurkeztu ziren, erakundearen izena eta logoa otsailaren 8an eta azkenik, alderdiaren erregistratzea Espainiako Barne Ministerioan otsailaren 9an egin zuten.

Estatuaren Abokatuak eta Fiskaltzak hala eskatuta, Espainiako Auzitegi Gorenak hura erregistratzearen aurka egin zuen martxoaren 23an, ez ordea ahobatez, hamasei magistratutik zazpik aldeko botoa eman baitzuten.[2][3] 2012ko ekainaren 20ean Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Sorturen legeztatzea baieztatu zuen, 11 epailetako seik aldeko botoa emanda.[4]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Testuinguru politikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2003an, Espainiako Alderdien Legeaz baliatuta, Batasuna alderdia legez kanporatu zuten (Herri Batasunaren ondorengo erakundetzat hartuta dago), bai eta Euskal Herritarrok (EH) ere; izan ere, ETArekin lotura zuela zioten, ezker abertzalea alderdi haien kidea zena hauteskundeetara aurkezten saiatu da hainbat siglekin: Autodeterminaziorako Bilgunea (AuB) (2003ko hauteskunde foraletan, nafarretan eta udalerrikoetan ), Herritarren Zerrenda (HZ) (2004ko europarretan), Aukera Guztiak (AG) eta Euskal Herrialdeetako Alderdi Komunista (EHAK-PCTV) (2005ko autonomikoetan), Abertzale Sozialisten Batasuna (ASB) eta Eusko Abertzale Ekintza (EAE-ANV) (2007ko foraletan, nafarretan eta udalerrikoetan) eta Askatasuna eta Demokrazia Hiru Milioi (D3M) (2009ko autonomikoetan). Alderdi Legeak horiek guztiak legez kanpo utzi zituen, EHAK eta ANV izan ezik. Haatik, Iniziatiba Internazionalista sustatu zuten 2009ko hauteskunde europarretan. Iniziatiba Internazionalista Auzitegi Gorenak legez kanpo utzi zuen arren, Espainiako Konstituzio Auzitegiak hauteskundeetara aurkeztea baimendu zuen. Azkenean, ez zuen hautetsirik lortu.

Sorturen fundazio unean, ezker abertzalearen eta Batasunaren kideen errepresentazio bakarra Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroa Garaiko udalerri gutxitan eta Arabako eta Bizkaiko Foru Aldundietan zeuden, EAEren hautagaitzen bidez.

2009ko udazkenean "Ezker abertzaleak" (Batasunaren kideen sektoreari jarri zitzaien deitura)[5] Herri Batasunaren fundazioaren urteurrenarekin batera Altsasun Printzipioak eta borondatea izeneko ezker abertzalearen adierazpena aurkeztu zuen, Altsasuko adierazpenaren izenez ere ezaguna dena. Fase politikoa eta estrategia argitzen idazkia ere aurkeztu zen eztabaidarako. Barne-eztabaida horretan 6.467 lagunek hartu zuten parte 254 biltzarretan, eta Arabako, Gipuzkoako, Bizkaiko eta Nafarroa Garaiko biltzarrak egitearekin bukatu zen. Barne-eztabaida bukatutakoan, 2010eko otsailean Zutik Euskal Herria idazkia aurkeztu zen. Han, Mitchellen printzipioak onartu ziren Euskal Herriko gatazka amaiarazteko bidetzat, "bortxa gabeko prozesu demokratikoa" eta "indar subiranisten pilaketa". Idazki hartan bortxaren erabilera modu politiko bezala erabiltzea baztertu zen "masa borrokari, borroka instituzionalari eta borroka ideologikoari" jo zitzaizkien. Era berean, ezkertiarra eta abertzalea izango zen alderdia sortzea agindu zen.

Idazkiaren aurkezpena "Iruñako adierazpenaz" jarraitua izan zen, bertan ezker abertzaleak ETAri lehen aldiz jendaurrean eta espainiar gobernuari Bruselako adierazpena betetzeko eskatu zien. Bruselako adierazpena fundazio askok eta Bakearen Nobel saridunek (haien artean Frederik de Klerk Hego Afrikako lehendakari ohiak, Desmond Tutu artzapezpikuak eta John Hume eta Mary Robinson irlandar lehen ministro ohiek) sortu zuten. 2010ko irailaren 5ean, ETAk "ekintza armatu iraingarrien" amaiera, "su-eten" bat bezala ulertu zena.

Ildo honetan, 2010ko ekainaren 20an, Eusko Alkartasunako (EA) kide batzuk eta Batasunako kide ohi batzuek Lortu Arte izeneko oinarri akordioa Bilbon aurkeztu zuten, "EAk eta Ezker Abertzaleak" zinatu zutena, Euskal Herriaren independentzia lortzeko helburuarekin. Akordioan «alderdi anitzen arteko elkarrizketa "Mitchellen Printzipioetan" oinarriturik egon behar da» berretsitu zuten, «bortxaren erabilera alde batera uzteko konpromisoa hartu, eta edozein bortxaren erabileraren saiakuntzari edota erabiltzeko mehatxuei uko egitea, ezta alderdi anitzen arteko negoziazioen emaitzak aldatzeko ere» ere kontuan izanez.

2011ko urtarrilaren 16an, ETAren su-eten "iraunkorraren, orokorraren eta egiaztatuaren" egun batzuk geroago, akordioari Alternatiba (Ezker Batua-Berdeaken zatiketa) lotu zitzaion, hiru alderdiek epe luzerako lan egiteko "modu baterakoiez eta lehentasunean oinarriturikoaren" konpromisoarekin, "Euskal Herriaren subiranotasuna defendatzeko", ezkerreko ikus-puntutik "aldaketa sozioekonomiko sakona bilatzeko asmoz". Akordioa Euskal Herria ezkerretik izenekoa, Naffarroan, Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban zatituta zegoen eta "eskuma alderdi guztietan erkatzeko" eta "gaur egungo menderatze sistemak gainditzeko alternatibak" sortzeko.

Jendeaurreko aurkezpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zohardia, Sorturen adierazpen ideologikoa

2011ko otsailaren 7an azkenean ekintza gertatu zen, Lokarrik antolatuta, alderdi berriaren estatutuen aurkezpena egin zen, Ezker Abertzaleak bultzatuta eta Ezker Abertzalearen burukide historikoa Rufi Etxeberriak (HBren Mahai Nazionalaren kidea) eta Iñigo Iruin abokatuak (HBko senatorea 1989an, EAEren babeslea Auzitegi Gorenaren aurrean eta Lasa eta Zabala kasuko abokatua) aurkeztuta. Bertan alderdia bortxaren erabileraren aurkakoa, ETAkoa barne, izango zela eta Alderdi Legea beteko zutela adierazi zen. Ekintza hartara EAJko, EAko, Aralarko, Alternatibako, EB-Bko eta ABko kideak joan ziren, alderdietatik ez ezik, ELAko, LABetako, STEE-EILASko, ESKko eta Hiru bezalako beste sindikatuetako kideak ere joan ziren, gainera, Euskadiko CC.OO.etako burukide batzuk ere joan ziren baina ez ziren joan CC.OO.etako burukide gisa. Are gehiago, Batasunaren burukide oparo joan ziren, hala nola, Joseba Permach, Juan José Petrikorena, Aitor Bezares, Tasio Erkizia, Joseba Alvarez, Txelui Moreno, Pernando Barrena, Marian Beitialarrangoitia, Rafa Díez Usabiaga, Eugenio Etxebeste "Antxon", Karmelo Landa, Itziar Aizpurua eta Jone Goirizelaia eta Kepa Landaren abokatuak.[6][7] PSE-EEko burua Jesús Eguiguren ere gonbidatua izan zen, baina gonbidapeari ezetza eman zion.[8]

Sorturen 10 sustatzaileek gaztelaniazko eta euskarazko prentsaurrekoa egin zuten otsailaren 8an, Bilbon. Han, alderdiaren legeztatzea galdatu zuten, prentsaurrekoan beste alderdien jarraipena zirela ezeztatzen zuten eta Espainiako Alderdien Legea betetzen zutela zioten ETAren bortxa errefusatuz. Hau guztia ez ezik, ETAren bortxarekin guztiz amaitzeko ekarria burutuko zutelaren konpromisoa hatu zuten eta soilik bide politiko eta demokratikoak erabiliko zituztela haien helburuak lortzeko agindu zuten. Hori ez ezik, ezker abertzalearen proiektu berria Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroako Foru Erkidegoan gauzatuko zela baieztatu zuten. Bestalde, "alderdi independentista bat direla eta Europar Batasunaren eremuan euskal estatu baten eraketa soilik era demokratiko eta politikoekin sortzeko konpromisoa zutela" aitortu zuten. Baita "Ezker abertzalearen inguruko konfiantza batzea", eta "independentismoa euskal gizartearen ahoetan independentzia kokatuko dituzten batasun politiko eta gizartekoiak sortzeko konpromisoa" ere.

Zuzendaritza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arnaldo Otegi, Batasunaren bozeramailea izan zena, Sorturen idazkari nagusi legez hautatua izan zen Sorturen eratze batzordean. Espetxeratuta dagoenez gero, ezingo du bere zereginetan jardun.

2013ko otsailaren 24an Sorturen Eratze Prozesuaren ospakizunaren ondorioz, Sorturen zuzendaritza taldea horrela geratu zen:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]