Patxi Zabaleta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Patxi Zabaleta
Patxi Zabaleta en la Lehendakaritza (26 de octubre de 2011).jpg
Bizitza
Jaiotza Leitza1947ko maiatzaren  20a (72 urte)
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria, idazlea, abokatua eta poeta
Kidetza Euskaltzaindia
Izengoitia(k) Gorka Trintxerpe
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Herriko Alderdi Sozialista Iraultzailea
Herri Batasuna
Aralar
Nafarroa Bai
Literaturaren Zubitegiko fitxa 238

Patxi Zabaleta Zabaleta (Leitza, Nafarroa Garaia, 1947ko maiatzaren 20a) euskal idazlea eta Aralar alderdiko politikaria da. Herri Batasunaren sortzailetakoa eta mahaikidea izan ondoren, desadostasunak zituela eta, 2001ean alderdia utzi eta Aralar sortu zuen. Nafarroa Bai bultzatzaile handienetakoa izanda, egun, 2007ko eta 2011ko hauteskundeetarako koalizio horren Nafarroako lehendakaritzarako hautagaia izan zen. Halaber, euskaltzaina da 1986tik. Idazle gisa, Gorka Trintxerpe izengoitia erabili zuen gaztaroan.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Apaizgaia izan zen, baina ikasketa erlijiosoak utzita, zuzenbidea ikasi zuen. Iruñean abokatua da. 1971tik aurrera, Arturo Campion euskaltegiko lehen zuzendaria izan zen.[1] Politikagintzan, Herriko Alderdi Sozialista Iraultzailea (HASI) alderdian hasi zen. 1970eko hamarkadaren amaieran, Herri Batasunako sormenean jardun zuen, eta 1982 arte mahaikidea izan zen, baita 1987tik 1996ra ere.

Hala ere, HBn barnean iritzi kritikoak adierazten hasi zen; esaterako, HBren politika ETAren borroka armatuaren menpe geratzearen kontura. Barne kritikarik eza ere salatu zuen, edota diputatuek parlamentuan eserlekua hartzeari muzin egitea. 1997ko uztailean Miguel Angel Blancoren hilketa gaitzetsi zuen, alderdiko jarrera ofizialetik aldenduta.

Kritikak kritika, HBko Mahai Nazionala defendatu zuen Zabaletak 1997an, talde armatuari laguntzeagatiko akusaziotik, Espainiako Epaitegi Gorenean. Bi urte geroago, Espainiako Epaitegi Konstituzionalak auzi horren gaineko Gorenaren ebazpenak bertan behera utzi zituenean, Zabaleta ere aritu zen abokatu defendatzaileen taldean eta Euskal Herritarrok alderdiaren zerrendaburua izan zen Nafarroan.

Nolanahi ere, urte horietan Aralar sortu zen. Hasiera batean, Euskal Herritarrok-en barneko korronte kritikoa zen. Lehenengo tirabirak udal hauteskundeetan suertatu ziren: instituzioetan agertu ez izana kritikatzen zien Aralarrek alderdiko hainbat kideri, baina ika-mika handiena ETAk 1998-1999ko su-etena bukatutzat jotzean gertatu zen. Bortizkeriak abertzaleen helburuen lorpena oztopatzen zuela adierazi zuen Patxi Zabaletak.

Aralarrek EHn 2002 arte segitu zuen. Orduan, Batasuna alderdia sortu zen, eta Aralarrek bertan parte ez hartzea erabaki zuen. Hori dela eta, Zabaletak eszisio hitza arbuiatzen zuen. Harrezkero mingostu dira bi alderdien arteko harremanak. Legez kanpoko Batasunaren botoez baliatzea eta espainolismoaren menpe egotea leporatzen dio Aralarri Batasunak.

2007. urteko Nafarroako Parlamenturako Nafarroa Bai koalizioaren zerrendaburu izan zen. 2009ko urrian, haren alaba Miren Zabaleta atxilotua izan zen, Batasuna alderdiaren Mahai Nazionala berregiteko taldeko kidetzat. 2011. urteko Nafarroako Parlamenturako Nafarroa Bai 2011 koalizioaren zerrendaburua izan zen. Gaur egun, Aralar-NaBai eta Bildu parlamentari taldeak elkarlanean dabiltza Nafarroako Parlamentuan, Euskal Herria Bildu parlamentari taldea egituratzeko asmoz.

2014ko azaroaren 15ean, alderdikideek Rebeka Ubera idazkari nagusi izendatu zuten eta Patxi Zabaletari ohorezko lehendakari kargua eman.

Idazlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Narrazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nobela[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzerkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Sagrario ALEMAN: Euskaltzaindiko sarrera hitzaldia, 2008-05-31.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]