Mirentxu Loiarte
| Mirentxu Loiarte | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Iruñea, 1938 |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Iruñea, 2025eko irailaren 3a (86/87 urte) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | euskara gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | film-zuzendaria |
| Lan nabarmenak | |
Mirentxu Loiarte Espartza, edo Mirentxu Loyarte, (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1938 - Iruñea, 2025eko irailaren 3a)[1] euskarazko zinema zuzendari eta gidoilaria izan zen.[2][3] Lehen euskal emakume zuzendaritzat hartzen da.[4] Zinema tresna politiko eta kultural moduan erabiltzearen aldekoa, mugimendu abertzalearekiko gertutasuna erakutsi zuen.[5]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Parisko CICF Zinema Independentearen Frantziako Kontserbatorioan ikasi zuen, eta 1960ko hamarkadan euskal zinema produkzioari hasiera eman zion mugimenduaren parte bilakatu zen, abiapuntutzat Fernando Larruquert eta Néstor Basterretxearen Ama Lur (1968) zuena, Espainiako Gerra Zibilaz geroztik Euskal Herrian filmatutako lehen film luzea. Aldarrikapen politiko eta linguistikoz beteriko zinema sortzen hasiko dira Iñaki Núñez, Iñigo Silva, J. B. Heinink, Javier Rebollo, Juan Ortuoste, Imanol Uribe edota Loiarte bera.[6]
1978an bere lehendabiziko lana egin zuen, Irrintzi. Film labur honek Luis Iturri-ren testu bat egokitzen du, zeinean Euskal Herrian jasaten zen errepresioa salatuz, kalean ateratako argazkiak eta eszenatoki batean egindako aktuazio koreografikoak uztartuz.[7] Era berean, obra hau Mariví Bilbao aktorearen lehenetariko lana izan zen. Gainera, film honen eta baita bere bigarren lanaren argazki zuzendaritza Javier Aguirresarobe-k eginikoa da, urte batzuen buruan euskal aditu sarituenetarikoa bihurtuko dena.[8] Laburmetraia Donostiako Zinemaldian estreinatu zen, eta emanaldiaren ondoren polizia Loiarte atxilotzen saiatu zen, baina Zinemaldiko zuzendariak atxiloketa saihestu zuen, horrek poliziari interesatzen ez zitzaion eskandalu bat sortuko zuela argudiatuz. [9]
1981ean Ikuska 12 zuzendu zuen, zeinean Euskal Herriko lau emakumek haien egoerari buruz hitz egiten duten. Film labur dokumental honek 80ko hamarkadan emakumeak betetzen zuen espazio soziopolitikoa marrazten du, emakumearentzat ziren espazioetara gerturatuz: merkatuetara, haur-parkeetara, arrain-fabriketara eta gizonen pixalekuetara.[10] Hau bere azken lanetarikoa izan zen, izan ere, arrazoi politikoak zirela eta, 1980ko hamarkadan Jose Antonio Urbiola senarrarekin batera Venezuelara erbesteratu behar izan zen.
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1978an Espainiako Zinematografiaren Kalitatezko Sari Berezia irabazi zuen Irrintzi laburmetraiarengatik[11]
Dokumentala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2017an Irrintziaren oihartzunak dokumentala estreinatu zen, Iratxe Fresnedak zuzendua, zeinak Loiarteren lana berreskuratzen duen hura protagonista gisa harturik.[12]
Dokumentalaren sinopsiaren arabera "Mirentxu Loiartek sorkuntza-lanetan emandako erbestealdia kontatzen du Irrintziaren Oihartzunak filmak. Loyarte Europako zinemagintzaren aitzindari ausart horietako bat da, haren izena ezagun egin ez bada ere. Zinemagilearen memoria eta obra miatu asmo dituen begirada bat da Irrintziaren Oihartzuna; topaketa baten kontakizuna, hezur eta mamizko altxor zinematografiko baten bilaketa: gogoratzeko zailtasunak dituen pertsonaia batena, edo gogoratu nahi ez duena"[13]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ SL, TAI GABE DIGITALA. (2025-09-03). «Mirentxu Loyarte zendu da, lehen euskal emakume zinemagilea» naiz: (kontsulta data: 2025-09-03).
- ↑ Euskadiko Filmategia. Mirentxu Loyarte. .
- ↑ «Mirentxu Loyarte zinemagilea zendu da» Orain.eus 2025-09-03 (kontsulta data: 2025-09-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) Morales, Susana Torrado. (2008). El cine vasco en la bibliografía cinematográfica (1968-2007). Universidad de Deusto ISBN 978-84-9830-797-9. (kontsulta data: 2020-02-17).
- ↑ Roldán Larreta, Carlos. La producción cinematográfica en el País Vasco; desde Ama Lur (1968) hasta nuestros días. .
- ↑ Ferández, Joxean. (PDF) Euskal Zinema. .
- ↑ «IRRINTZI | Festival Internacional de Cine de Huesca | Huesca Internacional Film Fest» web.archive.org 2015-12-22 (kontsulta data: 2020-02-17).
- ↑ «Javier Aguirresarobe; trayectoria de un creador de sombra y luz» www.euskonews.eus (kontsulta data: 2020-02-17).
- ↑ (Gaztelaniaz) elcirculodelfotograma. (2016-09-23). «Una directora en el exilio cinematográfico – Irrintziaren oihartzunak» El círculo del fotograma (kontsulta data: 2020-02-18).
- ↑ «Hiru begirada» www.azkunazentroa.eus (kontsulta data: 2020-02-18).
- ↑ Mochales, Danele Sarriugarte. (2017-02-12). «"Ardoa eta makina-erreminta ekoizten dituzte ba Eusko Labelarekin, zinema zergatik ez?"» Argia (kontsulta data: 2020-02-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Iratxe Fresneda presenta hoy su documental sobre Mirentxu Loyarte, la primera directora vasca» durangon.com 2018-01-09 (kontsulta data: 2020-02-17).
- ↑ www.deia.eus (kontsulta data: 2020-02-18).