Mississippi (ibaia)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Mississippi
Mississippi (en)
Mississippi River - New Orleans.jpg
Mississippi New Orleans hirian
Kokapena Ameriketako Estatu Batuak
Luzera 3.734 km
Arroa 3.238.000[1] km²
Emaria ahoan 18.000[1] m³/s
Iturburua Itasca aintzira, Minnesota (450 m)
Ibai ahoa Mexikoko Golkoa
Mississippi River map.png

Mississippi[2] (algonkineraz: misi-ziibi, "Ibai Handia") Ipar Amerikako bigarren ibairik luzeena da, eta Missouri adarrarekin batera munduko hirugarren ibai-sistemarik handiena osatzen du. Iparraldetik hegoaldera zeharkatzen ditu Estatu Batuak. Oso ibai bihurgunetsua da eta meandro ugari ditu. Mississippi estatuari izena ematen dio, haren mendebaldeko mugan baita.

XIX. mendean muga kontzeptuala ezartzen zuen, handik mendebalderantz zegoen lurralde handiari "Mendebalde Urruna" esaten ziotelarik.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itasca aintziran sortu eta Mexikoko golkoan (New Orleans) itsasoratzen da, delta handi bat (32.000 km²koa) osatzen duela bertan. Adar garrantzizkoak jasotzen ditu: Ohio, Arkansas, Red eta Missouri. Azkena da guztien artetik garrantzizkoena. Mississipi-Missouri sistemaren arroak 3.238.000 km²ko azalera du[1] eta Mendi Harritsuen eta Apalatxe mendien artean dagoen Estatu Batuetako erdialdeko Zabaldi handiak hartzen ditu.

Iturritik ahora, AEBetako estatu hauek zeharkatzen ditu: Minnesota, Wisconsin, Iowa, Illinois, Missouri, Tennessee, Arkansas, Mississippi eta Louisiana. Ibai ertzeko hiri handienak Minneapolis eta Saint Paul (MN), Saint Louis (MO), Memphis (TN) eta New Orleans (LA) dira.

Hidrologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mississippi ibaiaren emaria Vicksburgen, itsasoratu baino 332 km lehenago, 19 urtez (1965-1983) neurtua izan da[3]. Ikertutako arroa 2.957.806 km²koa da. Urteko batez besteko emaria 17.600 m³ segundokoa da. Emari handiena apirilean du (28.1605 m³/s) eta txikiena irailan (9.578 m³/s)

Mississippi ibaiaren batez besteko emariak (/s) Vicksburgen (Mississippi) neurtuak
Datuak: 1965 eta 1983 artean

Ibaiadarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mississippi (ibaia) Aldatu lotura Wikidatan