Mississippi (ibaia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mississippi ibaia» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Mississippi
Mississippi (en)
Efmo View from Fire Point.jpg
Datu orokorrak
Luzera 2.340 milia
Geografia
Koordenatuak 29° 09′ 04″ N, 89° 15′ 12″ W / 29.151111111111°N,89.253333333333°W / 29.151111111111; -89.253333333333Koordenatuak: 29° 09′ 04″ N, 89° 15′ 12″ W / 29.151111111111°N,89.253333333333°W / 29.151111111111; -89.253333333333
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Estatua Wisconsin
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hidrografia
Ur-emaileak
Arroaren azalera 2.981.000 km²
Arro hidrografikoa Mississippi River System Itzuli
Lakuak Lake Itasca Itzuli, Lake Bemidji Itzuli, Cass Lake Itzuli, Lake Winnibigoshish Itzuli, Lake Pepin Itzuli, Lake Onalaska Itzuli eta Lake Winneshiek Itzuli
Iturburua Lake Itasca Itzuli
Bokalea Mexikoko golkoa
Mendizaletasuna

Mississippi[1] (algonkineraz: misi-ziibi, "Ibai Handia") Ipar Amerikako ibairik luzeenetan bigarrena da eta, Missouri adarrarekin batera, munduko hirugarren ibai-sistemarik handiena osatzen du. Iparraldetik hegoaldera zeharkatzen ditu Estatu Batuak. Oso ibai bihurgunetsua da, eta meandro ugari ditu. Mississippi estatuari izena ematen dio, haren mendebaldeko mugan baita. XIX. mendean muga kontzeptuala ezartzen zuen, handik mendebalderantz zegoen lurralde handiari Mendebalde Urruna esaten ziotelarik.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itasca aintziran sortu eta Mexikoko golkoan (New Orleans) itsasoratzen da, delta handi bat (32.000 km²koa) osatzen duela bertan. Adar garrantzizkoak jasotzen ditu: Ohio, Arkansas, Red eta Missouri. Azkena da guztien artetik garrantzizkoena. Mississipi-Missouri sistemaren arroak 3.238.000 km²ko azalera du[2] eta Mendi Harritsuen eta Apalatxe mendien artean dagoen Estatu Batuetako erdialdeko Zabaldi handiak hartzen ditu.

Iturritik ahora, AEBetako estatu hauek zeharkatzen ditu: Minnesota, Wisconsin, Iowa, Illinois, Missouri, Tennessee, Arkansas, Mississippi eta Louisiana. Ibai ertzeko hiri handienak Minneapolis eta Saint Paul (MN), Saint Louis (MO), Memphis (TN) eta New Orleans (LA) dira.

Hidrologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mississippi ibaiaren emaria 19 urtez (1965-1983) neurtua izan da[3] Vicksburgen, itsasoratu baino 332 kilometro lehenago. Ibaiak 2.957.806 kilometro koadroko eremua drainatua du gune horretan, arro osoaren %91. Urteko batez besteko emaria 17.600 m³ segundokoa da. Emari handiena apirilean du (28.160 m³/s) eta txikiena irailan (9.578 m³/s)

Mississippi ibaiaren batez besteko emariak (/s) Vicksburgen(Mississippi) neurtuak
Datuak: 1965 eta 1983 artean

Ibaiadarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Euskaltzaindia (2012-05-25) 170. araua: Amerikako toponimia https://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0170.pdf .
  2. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman univ izeneko erreferentziarako
  3. Mississippi Basin. Station: Vicksburg, Miss, grdc.sr.unh.edu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mississippi (ibaia) Aldatu lotura Wikidatan