Mitch urakana
Itxura
| Mitch urakana | |
|---|---|
| 5. kategoriako urakan (SSHS) | |
| Ozeano arro | Ozeano Atlantikoa |
| Denbora-tarte | 1998ko urriaren 22a - 1998ko azaroaren 9a |
| Data | 1998 |
| Herrialdea | Honduras |
| Mantendutako gehienezko haizea | 287 km/h (155 kn) |
| Presio atmosferikorik baxuena | 905 mbar |
| Pertsona hilak | 19.325 |
Mitch urakana Ozeano Atlantikoko zikloi tropikal bortitza izan zen, 1998ko denboraldiko indartsuena eta 1780tik Amerikan izandako hilgarriena[1]. Izan ere, urakanak sortutako haizeak 285 km/h-ko abiadura hartu zuen uneren batean eta, beraz, 5. mailakoa izatera iritsi zen. 11.000 lagun hil eta milaka desagertu ziren, gehienak Honduras eta Nikaraguan, hiru milioi pertsona etxerik gabe gelditu ziren[1] eta 6.000 milioi dolarreko kalteak eragin zituen[2].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 Mitch: The Deadliest Atlantic Hurricane Since 1780, National Climatic Data Center, ncdc.noaa.gov. 2015eko urtarrilaren 4an kontsultatua
- ↑ Sequeira, Maricel, La tragedia del huracán Mitch sigue viva, ipsnoticias.net. 2015eko urtarrilaren 4an kontsultatua