1780ko Urakan Handia

Wikipedia, Entziklopedia askea
1780ko Urakan Handia
MotaNorth Atlantic tropical cyclone (en) Itzuli
Denbora-tarte1780ko urriaren 9a - 1780ko urriaren 20a
Presio atmosferikorik baxuena875 hPa
Pertsona hilak22.000

1780ko Urakan Handia, San Calixto Urakana edo Antilletako Urakan Handia datuak ditugunez gero biktima kopuru izugarria eragin zuen lehen urakana kontsideratzen da. 1780ko urriaren 10 eta 16 artean, 22.000 pertsona inguru hil zituen, Martinika, San Eustakio eta Barbados zigortu zituenean. Era berean, milaka pertsona hil ziren itsasoan, Amerikar Iraultzan borrokatzen ari ziren britainiar eta frantses ontzidian zihoazenak, Herbehereetakoak eta espainiarrak.

Ekaitzaren ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekaitza Karibe itsasoan sortu zen eta egun pare bat eman zituen Barbadosen. New Yorketik Mendebaldeko Indietara zihoan ontzidia George Brydges Rodney britainiar almirantearen agindupean zihoan ekaitzak erabat banandu eta hondatu zuenean. Barbadosera iritsi zenean, Rodney almiranteak han utzitako 12 gerra-ontzitik 8 erabat galduta aurkitu zituen eta eskifaiaren gehiengoa itota[1].

Dena geratu zen suntsituta eta, kalteak ebaluatzera joan zen britainiar esploratzaile batek, ekaitzaz gain, lurrikara ere izan zela uste izan zuen. Arrantza ontzi ugari galdu ziren betirako eta familia orok zuen ekaitzak eramandako kideren bat. Martinikan 9.000 heriotza kontatzen dira eta San Eustakion, 4.000 edo 5.000.

Gero, ekaitza Puerto Rico eta Hispaniolarantz abiatu zen eta Florida inguratu.

Ekaitzik larrienak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Heriotzak[2][3] Izena Urtea
27.501+ 1780ko Urakan Handia 1780
18.974-21.000 Mitch urakana 1998
8.000-12.000 1900eko Galveston urakana 1900
2.000-8.000 1930eko Dominikar Errepublikako urakana 1930
8.200 Fifi-Orlene urakana 1974
7.186-8.000 Flora urakana 1963
6.000+ Pointe-à-Pitre Bayko urakana 1776
4.000-4.163+ 1775eko Ternuako urakana 1775
4.000 1909ko Monterreyko urakana 1909
4.075+ 1928ko Okeechobeeko urakana 1928
3.433+ 1899ko San Ciriaco urakana 1899
2.500-3.107 1932ko Kubako urakana 1932
3.037 Jeanne urakana 2004

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]