Edukira joan

Mitologia konparatu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mito batzuk.

Mitologia konparatua kultura desberdinetako mitoen azterketa konparatiboa da, gai eta ezaugarri komunak identifikatzeko ahaleginean.[1] Mitologia konparatua hainbat helburu akademikorekin erabili izan da. Adibidez, ikertzaileek mito desberdinen arteko harremanak erabili dituzte erlijioen eta kulturen garapenari jarraitzeko, hizkuntzetan gertatzen den bezala, kultura desberdin batzuen mitoen jatorri komunak proposatzeko, edo arketipoak definitzeko edo teoria psikologiko desberdinak sostengatzeko. Mitologo konparatiboak hainbat eremutatik datoz, folklorea, antropologia, historia, hizkuntzalaritza eta erlijio-ikasketak barne, eta metodo desberdinak erabili dituzte mitoak alderatzeko.

Metodoaren sorrera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mitologia konparatua Friedrich Max Müller (1823-1900) filosofo alemaniarrari zor diogu, Wilhelm Müller poeta erromantikoaren semeari, zeinak Religionswissenschaft hitza ere sortu baitzuen, hau da, "Erlijioen zientzia".

Protestante elizkoia eta filologia konparatuko irakaslea izan zen Oxforden. 1860an erakunde horretako sanskrito hizkuntzako katedrarako aurkeztu zuen bere burua, baina ez zuteen aukeratu , beste arrazoi batzuen artean -ez zen britainiarra-, bere irakaspenak kristau fedearentzat subertsiboak eta "asaldagarriak" zirela esaten zelako. Sanskrito ikasketetan aitzindari izan zen, eta ospea lortu zuen sanskritoz idatziteko Vedak eskrituretatik egindako itzulpenengatik (1849-1862) eta Sacred Books of the East argitalpenagatik (ekialdeko testuen bilduma eta itzulpena), hamabost liburukitan argitaratua. Hizkuntza sanscritistoan aditua zenez, Vedak filologiako ohiko metodoekin ikasi zituen, eta 1856ko apirilean bere printzipioak azaldu zituen beste kide batzukin idatzi zuen Oxford Essay libruruan, "Comparative Mythology" goiburua zuen artikuluan. Hiru urte geroago, 1859an, Adalbert Kuhnek bere Die Herabkunft des Feuers und des Göttertranks (Suaren jatorria, edo jaitsiera, eta edari jainkotiarra) argitaratu zuen, non Müllerrek aldarrikatutako premisa naturalistak jarraitu eta zabaltzen zituen, Kuhnen koinatua zen F. L. W. Schwartz-en Der Ursprung der Mythologie (Mitologiaren jatorria) (1860) idazlanean oihartzuna izan zuena. Müllerren ideien zabalkundeak nolabaiteko eragina izan zuen garaiko zirkulu intelektualetan, Alemaniako Voelkerpsychologie (herri sikologia) eskolaren artean jarraitzaile ugari irabaziz. 1863an, teoria naturalista Michel Bréal6k inportatu zuen Frantziara. J. P. Vernantek dio, mitologia konparatuko eskolaren jarraitzaileen artean, Ludwig Preller eta A. H. Krappe helenistak zeudela Alemanian eta Paul Decharme Frantzian.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Littleton, Covington Scott. (1973). The new comparative mythology: an anthropological assessment of the theories of Georges Dumézil. Berkeley: University of California Press, 32 or. ISBN 9780520024045..
  2. Pastor Cruz, José Antonio. (1998). «La escuela de mitología comparada» Corrientes interpretativas de los mitos (Universitata de València) (kontsulta data: 2025-06-12).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Mitologia Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.