Mlecchita Vikalpa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Mlecchita Vikalpa Vatsyayanaren Kama Sutra liburuan agertzen den 64 arteetako bat da.

Testuingurua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

K. a. 240. eta 550. urteen artean, Indian, Vatsyayana idazle eta lekaideak Kama Sutra edo Sexualitateari buruzko aforismoak idatzi zuen. Lana ezagun egin duten sexu jarrerez gain, Kama Sutrak beste gai batzuk jorratzen ditu; esaterako, emaztea aukeratzeko irizpideak eta emaztearen betebeharrak eta pribilegioak[1].

Hala, liburuaren hirugarren atalean emazte perfektuak menperatu beharreko 64 arte zerrendatzen dira: janaria prestatzea, janzkera, masajeak, lurrinak nahastea, xakea, konjuruak egitea, zurgintza, koadernaketa... Horien artean, zerrendako 45. tokian, Mlecchita Vikalpa edo idazketa eta komunikazio sekretuaren artea dago. Horrenbestez, Kama Sutran jasotakoa kriptografiaren aipamen zaharrenetakoa da[1].

Edukia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorrizko bertsioan enkriptatzeko metodoaren xehetasunik ematen ez den arren, liburuari geroago erantsi zitzaizkion iruzkinetan, esaterako, Yasodharak gehitutako Jayamangala iruzkinean –X. eta XIII. mendeen artean– sistema zehatzak proposatzen dira. Horien arabera, testuak enkriptatzeko ordezkapen kode monoalfabetiko soilak erabili ohi zituzten. Alfabetoa bi zatitan banatu, letrak ausaz nahastu, bikoteak osatu eta letra bat besteaz ordezkatu besterik ez zen egin behar. Ordezkapenezko sistema horri Kama Sutra kodea edo Vatsyayana kodea esaten zaio eta gaur egun erraz deszifra daiteke frekuentzien analisia eginda. Julio Zesarrek Galiako gerran ordezkapen hutsezko enkriptatze sistema erabili baitzuen[1].

Kama Sutrak proposatzen duen erabilerak gerrarako baino bakeari eusteko asmoa du. Kriptografiak emakumeei beren harremanen xehetasunak gordetzeko balio behar die eta, hala, senarra hobeto zerbitzatuko dute[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d Irazustabarrena, Nagore (2016-04-17) «Kama Sutraren gako ezkutuak» ArgiaCC-BY-SA lizentzia.