Moai

Wikipedia, Entziklopedia askea
Moai
Ahu Tongariki.jpg
Jatorria
Ezaugarriak
Kokapena
Estatu burujabe Txile
Eskualdea Valparaíso eskualdea
ProbintziaEaster Island Province
Txileko komunaIsla de Pascua
UharteIsla de Pascua
Koordenatuak27°06′51″S 109°21′50″W / 27.114231°S 109.363994°W / -27.114231; -109.36399427°06′51″S 109°21′50″W / 27.114231°S 109.363994°W / -27.114231; -109.363994
Moaia, Rano Raraku sumendiko harrobiaren magalean
Zazpi moai Ahu Akivin.

Moaiak rapa nuiek ekialdeko Polinesiako Pazko uhartean 1250 – 1500. urteen bitartean zizelkatutako harrizko estatua monolitikoak dira. Gaur egun, Pazko uharte txiletarreko erakargarritasun turistiko nagusia dira, eta bertako biztanleak turismo horri esker bizi dira hein handi batean.

Deskribapena eta historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVIII. mende hasieran Pazko uhartera iritsi ziren lehen nabigatzaile europarrek ikusten ari zirena ezin izan zuten sinetsi: lur eremu txiki hartan, uhartearen eremu osoan zehar, ehunka estatua erraldoi aurkitu zituzten.

Antzinako rapa nuiek zizelkatu zituzten. Ezagunak dira 900dik gora moaiak, uharte osoan banatuak. Horietako gehienak, Rano Raraku sumendiaren tobaz egin ziren, sumendi horretan, eta badira amaitze hainbat fasetan dauden beste 397 moai. Horrek guztiak harrobia bat-batean utzi zela iradokitzen du, hainbat estatua harkaitzean erdi landuta geratu baitira. Amaitutako ia moai guztiak, geroago, tokiko uhartetarrek eraitsi zituzten, eraikuntza amaitzearen ondorengo garaian.

Hasiera batean, estatua erraldoi horiek pukao izeneko harri gorrizko 10 tonatik gorako kaperuak ere bazituzten, Puna Pauko kraterrean aterata, batzuetan estatuetatik oso urrun. Gainera, horren ondoren, beharrezko altuerara altxa behar ziren, estatuen buru gainean jartzeko.

1978an, begi zuloetan, begitzat koralezko txatalak jartzen zirela aurkitu zen. Horiek kendu, suntsitu, lurperatu edo itsasora bota zituzten: hori bertako biztanleek behera bota zituztelako teoriarekin bat dator, beharbada tribuen arteko gerretan.


Txileko Pazko uhartean moaien kokapena erakusten duen mapa.

Esanahia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Moaien esanahia oraindik ez da ezagutzen, eta zenbait teoria daude haien inguruan. Onartuenak dioenez, uharteko biztanle polinesiarrek zizelkatu zituzten, XII. eta XVII. mendeen artean, hildako arbasoen irudikapen gisan, euren mana edo naturaz gaindiko boterea oinordekoei igortzeko moduan.

Ahu izeneko plataforma zeremonialen gainean jarri behar ziren, aurpegia uhartearen barnealdera begira zutela eta, koralezko edo harkaitz bolkanikozko begi batzuk jarri ostean, arbaso baten aringa ora edo aurpegi bizia bihurtzen ziren.

Eraikuntzari buruzko teoriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uste denez, mendi osoak erabili behar izan ziren estatuak egiteko. Harkaitz bolkanikoa aski erraz basalto edo obsidianazko tresnez ebaki zitekeenez, oinarrizko forma harrobian bertan ematen zieten. Geroago, gertu atera eta lurperatzen ziren, xehetasunak zizelkatzeko.

Are eztabaidagarriagoa da uhartetik euren behin betiko kokapenera garraiatzeko modua. Ez da ezagutzen zehazki nola garraiatzen ziren, baina ia ziurra da prozesu horrek zurezko lera edo biribilkiak behar izan zituela. Bigarren teoria batek sokekin zanbulutuz mugituak izan zirela dio: 1986an, Pavel Pavelek, Thor Heyerdahlek eta Kon-Tiki Museoak, 9 tonako estatua bat garraiatzeko, hogei bat pertsona eta zenbait soka nahikoa zirela frogatu zuten.

2000ko udan zehar, talde arkeologiko iparramerikar batek duela mende asko, uhartean makina konplexuen erabilera iradokitzen duten datuak aurkitu zituen. Charles M. Love geologoak eta 17 ikasleko talde batek, estatua erraldoi horiek garraiatzeko erabili ziren hiru galtzada nagusien sekzioak indusi zituzten. Galtzada horietako zati bat, jatorrian, uhartearen harkaitzezko ohantzean zulatu zen, pahoehoe izenaz ezagutzen den mota bateko harkaitz bolkanikoz eratua nagusiki.

Bitxia bada ere, galtzada horiek ez dira lauak, V edo U formakoak baizik, haien sekzioak adierazten duenez. Batez besteko zabalera 3,5 metrokoa dute, eta ez dira ingeniaritza lan makala. Zati batzuetan, galtzadek alboetan harkaitz lerroak dituzte.

Baina, agian harrigarriena, arroka horiek ez daude han jarriak soilik, baizik eta uharteko lurzorua eratzen duen harkaitzezko ohantzean zizelkaturiko zuloetan sartuak. Zulo mota horiek galtzada maldan gora doan zatietan daude. Love doktoreak hipotesi hau azaltzen du, zuloek han harrizko buru erraldoiak mugitzen laguntzeko eta, beste edozein modutan, berebiziko ahalegina behar bide zuten goitierak gainditzeko pentsatutako gailuren bat pausatzeko jarriak izan zirela.

Zulo horiek galtzaden V erako formaz gain, oraindik, Pazko uharteko biztanleek euren moaiak eraiki eta altxatzeko erabili zituzten sistemei buruzko inkognita handiak daudela adierazten digute.

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Moais, Isla de Pascua. - panoramio.jpg
  • Moai guztiak euren ahu edo plataformetatik bota ziren XVII. mendean. 1956tik, horietako gutxi batzuk zaharberritu ziren.
  • Euren ahuen gainean altxata zeuden moai guztiek uhartearen barnealdera begiratzen zuten, Ahu Akivin zeuden zazpiak izan ezik; dirudienez, lehen kolonizatzaileen aurreko zazpi esploratzaileak irudikatzen dituzte. 1960an zaharberritu ziren.
  • Ahu Vinapua Cuscokoak bezalako eraikuntza teknika inken antzerako teknikez egina da.
  • Moai Paro izenekoa amaitutako moai guztien artean garaiena da, eta Te pito kura plataforman dago. 11 metroko altuera eta 80 tonako pisua zituen. Gaur egun, botata dago eta hiru puskatan zatituta.
  • Rano Rarakuko harrobian, 21 metroko amaitu gabeko estatua bat dago.
  • Ahu Tongariki izenekoa plataformarik handiena da: 200 metro luze da eta gainean 15 moai ditu. 1996 eta 1997 bitartean zaharberritu zen.
  • Moaiak Munduko Zazpi Mirari Berrien lehiaketan hautagai izan ziren.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]