Modern Day Delilah

Wikipedia, Entziklopedia askea
Modern Day Delilah
Kissen singlea eta kanta
Egilea(k)Kiss
Argitaratze-data2009
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Genero artistikoaheavy metala
DiskoetxeaUniversal Records eta Roadrunner Records (en) Itzuli
Deskribapena
Honen parte daSonic Boom
Ekoizpena
EkoizleaPaul Stanley

Discogs: 1199563 Edit the value on Wikidata
Kissen kronologia
You Wanted the Best (en) Itzuli Modern Day Delilah Say Yeah
"Modern Day Delilah"
Kiss(r)en singlea
Sonic Boom albumetik
Argitalpena2009ko abuztuaren 19a
FormatuaCD singlea
Grabazioa2008, Conway Recording Studios, Hollywood, California
Musika motaHard rock
Iraupena3:36
DiskoetxeaKiss Records, Universal, Roadrunner
IdazleaPaul Stanley
EkoizleaPaul Stanley, Greg Collins
Kiss (r)en single kronologia
"You Wanted the Best"
(1998)
"Modern Day Delilah"
(2009)
"Say Yeah"
(2009)

"Modern Day Delilah" Kiss hard rock talde amerikarraren 2009ko Sonic Boom albumaren lehenengo singlea da.

Ingurua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Modern Day Delilah" Sonic Boomeko single nagusi moduan aurkeztua eta argitaratua izan zen 2009 abuztuaren 19an irratirako. Abesti hau Kissen lehenengo single merkaturatzea izan zen 11 urtetan, azkenengoa "You Wanted the Best" izanik, 1998ko Psycho Circus albumetik ateratakoa. Abestiak kritikarengandik eta zaleengandik iritzi positiboa jazo du, eta taldearen 70. hamarkaldiko lanarekin konparatua izan da.[1] Kiss Alive/35 World Tour biratik aurrera, kontzertuetan jo dute abestia.

Abestiaren bideoklipa interneten agertu zen abenduaren lehenengo egunetan, eta ofizialki aurkeztua 2009ko abenduaren 9an Yahoo!ren bidez. Bideoa Detroiten zehar dabiltzan Kisseko taldekide erraldoien irudiz eta Kissen kontzertuetako irudiz osotuta dago. 2009ko abenduaren 3an bideoa Scuzz katearen "Most Rockin: Viewer Request Show" zerrendetako lehenengo postura igo zen.

Singlea Guitar Hero 5 eta Band Hero bideo-jokoeterako deskarga modura agertu zen 2009ko azaroaren 19an, "I Was Made for Lovin' You" eta "Lick It Up" abestiekin batera.[2]

Modern Day Delilah Billboard Rock zerrenden 50 postura heldu zen.[3]

Abestia hau erabili zuten Sonic Boom Over Europe Tour eta Hottest Show On Earth Tour biretako sarrerako abesti moduan.

Langileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Kreps, Daniel. Kiss “Days From Finishing” New Album, Walmart Deal In the Works. Rolling Stone.
  2. November 16, 2009. Guitar Hero® KISS DLC Pre-Release trailer. YouTube (Noiz kontsultatua: 2010-03-26).
  3. KISS Chart History. Allmusic (Noiz kontsultatua: 2010-04-23).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]