"Christine Sixteen" Kiss hard rock talde amerikarraren abestia da. Abestia 1977koLove Gun albumean argitaratua izan zen. 1977an Ameriketako Estatu Batuetan single moduan kaleratua, singleak urte horretan 25. postua lortu zuen Billboard Hot 100 zerrendan,[1] eta Kanadan berdina egin zuen, 22. postua lortuaz.
Gene Simmons baxu-jotzaile/abeslariak idatzia eta abestua, Christine izeneko 16 urteko neska batekin maitemintzen den gizon nagusi bati buruz hitz egiten du. Abestiaren gaia eta letra polemikoak izan ziren, eta hainbat irrati kateek ez zuten abestia jarri, beste kate batzuek (hala nola, New Yorkeko WABC irratia, eta WKBW irratia Buffalon) arratsaldeko 7etatik aurrera bakarrik jartzen zituzten. Abestiaren izenburua Paul Stanleyri otu zitzaion, izen hori zuen abesti bat idazteko ideia zuena, Simmons abesti honekin etorri zen arte.[2] Singlearen azalean bi iraupen desberdin agertu ziren; 3:13, eta 2:52. Biek 3:10 irauten zuten.