Sure Know Something

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
"Sure Know Something"
Fitxategi:Sure Know Something - KISS - 1979.jpg
Kiss(r)en singlea
Dynasty albumetik
Argitalpena 1979 (AEB)
Formatua 7"
Grabazioa 1979, Electric Lady Studios eta
Record Plant Studios,
New York City
Musika mota Hard rock, pop rock, disko
Iraupena 3:58
Diskoetxea Casablanca NB-2205 (AEB)
Idazlea Paul Stanley & Vini Poncia
Ekoizlea Vini Poncia
Kiss (r)en single kronologia

"I Was Made for Lovin' You" / "Hard Times"
(1979)
"Sure Know Something" / "Dirty Livin'"
(1979)
"Shandi" / "Naked City"
(1980)

"Sure Know Something" Kiss hard rock talde amerikarraren abestia da, beraien 1979ko Dynasty albumean argitaratua. B-aldea "Dirty Livin'" abestiak osatzen du, Dynasty albumeko beste abesti bat, Peter Criss bateriajoleak idatzia eta abestua.

Paul Stanley abeslari/gitarjoleak eta Vini Poncia ekoizleak idatzia, "Sure Know Something" 47. postua lortu zuen AEBetako Billboard Hot 100 single zerrendan 1979an, eta munduko hainbat herrialdetan Top Ten zerrendetan sartu zen.[1] Taldeak Australian Top Ten zerrendan (5. postua) sartzea lortzen zuen beste single bat izan zen.

Singlea promozionatzeko musika bideo bat grabatu zuten, John Goodhuek zuzenduta, non taldea beraien Dynasty garaiko eszenatokian agertzen den.[2]

Taldeak "Sure Know Something" modu akustikoan jo zuten 1995eko MTV Unplugged kontzertuan eta Melbourne Symphony Ensemble orkestrarekin Kiss Symphony: Alive IV zuzeneko albumean.

Zerrendak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrialdea (1979) Postu
gorena
Australia 5
Kanada 48
Alemania 28
Herbehereak 3
Zeelanda Berria 11
Ameriketako Estatu Batuak 44

Bertsioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenbait artistak "Sure Know Something" abestiaren bertsioa kaleratu dute. Adibidez:

  • 1995ean, Bobby Bandierak abestiaren bertsioa kaleratu zuen Dressed to Kill - An Independent Tribute to Kiss tributu albumean.
  • 2001ean, Demon Drive hard rock talde alemanak abestia bertsionatu zuen beraien bigarren albumean, Rock 'N' Roll Star.
  • 2009an, Tim McPhate gitarjole/abeslariak abestiaren bertsio bat grabatu zuen Succession - A 30th Anniversary Tribute to Dynasty albumean.
  • 2009an, Los Cafres reggae talde argentinarrak abestiaren bertsioa argitaratu zuen Classic Lover Covers albumean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]