Sonic Boom Over Europe Tour
Sonic Boom Over Europe: From the Beginning to the Boom | ||
---|---|---|
Kiss(r)en munduko bira | ||
Kokapena | Europa | |
Lotutako albuma | Sonic Boom | |
Hasierako data | 2010eko maiatzaren 1a | |
Amaierako data | 2010eko ekainaren 27a | |
Zatiak | 1 | |
Kontzertuak | 35 | |
Webgunea | Webgune ofiziala | |
Kiss(r)en bira kronologia | ||
Kiss Alive/35 World Tour (2008-2009) |
Sonic Boom Over Europe Tour (2010) |
Hottest Show On Earth Tour (2010-2011) |
Sonic Boom Over Europe Tour (izenburu osoa: Sonic Boom Over Europe: From the Beginning to the Boom), Kiss rock talde amerikarraren kontzertu bira izan zen, beraien 19. estudioko albuma den Sonic Boom bultzatzeko, zein 2009ko urrian argitaratua izan zen.
Bira hau taldearen Erresuma Batuan lehen bira izan zen 1996. urtetik, 1997an eta 1999an Londresen kontzertu bana emanaz gain eta 2008an Download Festivalean buru izanaz gain. Birak ere 1988tik Irlandan emoten zuten lehen kontzertua bildu zuen, baita beraien lehen kontzertua Eslovakian. Taldeak hainbat musika festibaletan jo zuten biran zehar, hala nola, Rock am Ring and Rock im Park Festivals, Sauna Open Air Metal Festival eta Hellfest Summer Open Air.
Bira maiatza hasieran hasi zen Sheffield Arenan Sheffielden, Erresuma Batuan, eta Graspop Metal Meeting Festivalean bukatu zen, Desselen, Belgikan, ekaina amaieran. Uztaila amaieran Hottest Show On Earth Tour izeneko Ipar Amerikako bira zatiak jarraitu zuen.
Kantu zerrenda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kantu zerrendak taldearen historiatik pisua kendu zuen, eta Sonic Boom disko berriko materialari garrantzia eman zion. Kantu zerrendan "Crazy Crazy Nights" (Hot in the Shade Touretik lehen aldiz jotzen dute), "God Gave Rock And Roll To You II", eta Sonic Boometik hiru kantu daude: "Modern Day Delilah", "Say Yeah" eta "I'm An Animal".
Vienna eta Ostravako kontzertuetan ez zituzten hiru abesti jo, "Love Gun", "Lick It Up" eta "Shout It Out Loud", dirudienez, Paul Stanley gaixo zegoelako. Kontzertu hauen ondoren, kantu zerrenda jatorrizkora itzuli zen. Hamburgeko kontzertutik hasita, Beth sartu zuten zerrendan, 2003tik lehen aldiz jotzen zutelarik eta lehen aldiz akustikoki jotzen zutelarik Kissen 1995eko MTV Unplugged kontzertutik. Ekainaren 14an, Oslon, Norbegian, Paulek Shandi eta Forever abestietako zati bat kantatu zuen Lick It Up jo aurretik.
Martxoaren 2an Kissek promozio kontzertu bat eman zuen Londresko Islington Academyn zale kopuru txiki batentzat (800 inguru). Ez zituzten jo azken 4 abestietatik hiru, Rock And Roll All Nite abestian botatzen duten konfetia botatzeko erabiltzen duten Co2 bonbonekin arazoak izan zituztelako, bertako jendeak arnasarik hartu ezin zuelako.[1] Abesti hauek Deuce, Shout It Out Loud eta Lick It Up izan ziren.
|
|
Birako datak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Data | Hiria | Estatua | Tokia |
---|---|---|---|
2010eko martxoaren 2a | Londres | Erresuma Batua | O2 Academy Islington [1] |
2010eko maiatzaren 1a | Sheffield | Sheffield Arena | |
2010eko maiatzaren 2a | Newcastle | Metro Radio Arena | |
2010eko maiatzaren 4a | Liverpool | Echo Arena | |
2010eko maiatzaren 5a | Birmingham | LG Arena | |
2010eko maiatzaren 7a | Dublin | Irlanda | The O2 |
2010eko maiatzaren 9a | Glasgow | Erresuma Batua | SECC |
2010eko maiatzaren 10a | Manchester | Evening News Arena | |
2010eko maiatzaren 12a | London | Wembley Arena | |
2010eko maiatzaren 13a | London | Wembley Arena | |
2010eko maiatzaren 16a | Zürich | Suitza | Hallenstadion |
2010eko maiatzaren 17a | Geneva | SEG Geneva Arena | |
2010eko maiatzaren 18a | Milan | Italia | Mediolanum Forum |
2010eko maiatzaren 20a | Vienna | Austria | Wiener Stadthalle |
2010eko maiatzaren 21a | Ostrava | Txekiar Errepublika | ČEZ Aréna |
2010eko maiatzaren 23a | Praga | O2 Arena | |
2010eko maiatzaren 25a | Leipzig | Alemania | Arena Leipzig |
2010eko maiatzaren 26a | Berlin | O2 World | |
2010eko maiatzaren 28a | Budapest | Hungaria | Papp László Sportaréna |
2010eko maiatzaren 29a | Bratislava | Eslovakia | Štadión Pasienky |
2010eko maiatzaren 31 | Hamburg | Alemania | O2 World |
2010eko ekainaren 1a | Oberhausen | König Pilsener Arena | |
2010eko ekainaren 3a | Nürburgring | Rock am Ring Festival | |
2010eko ekainaren 5a | Nuremberg | Rock im Park Festival | |
2010eko ekainaren 8a | Trondheim | Norbegia | Lerkendal Stadion |
2010eko ekainaren 10a | Tampere | Finlandia | Sauna Open Air Metal Festival |
2010eko ekainaren 12a | Stockholm | Suedia | Olympiastadion |
2010eko ekainaren 13a | Malmö | Malmö Stadion | |
2010eko ekainaren 14a | Oslo | Norbegia | Vallhall Arena |
2010eko ekainaren 16a | Aalborg | Danimarka | Gigantium |
2010eko ekainaren 18a | Arnhem | Herbehereak | GelreDome |
2010eko ekainaren 20a | Clisson | Frantzia | Hellfest Summer Open Air |
2010eko ekainaren 22a | Madrid | Espainia | Palacio de Deportes |
2010eko ekainaren 24a | Barcelona | Palau Sant Jordi | |
2010eko ekainaren 25a | Vitoria-Gasteiz | Azkena Rock Festival | |
2010eko ekainaren 27a | Dessel | Belgika | Graspop Metal Meeting Festival |
- 1^ = Promotional show.