Psycho Circus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Psycho Circus
Fitxategi:Psycho Circus.jpg
Kiss taldearen estudioko albuma
Argitaratze data1998ko irailaren 22a
Grabazioa1998ko urtarrila - apirila
Musika motaHard rock
Iraupena47:03
HizkuntzaIngelesa
DiskoetxeaMercury
EkoizpenaBruce Fairbairn
Kiss taldearen kronologia
Carnival of Souls: The Final Sessions
(1997)
Psycho Circus
(1998)
Sonic Boom
(2009)

Psycho Circus Kiss talde amerikarraren estudioko 18. albuma da. Albumak jatorrizko lau taldekideak biltzen dauz batera berriro, eta makillaje guztiarekin.

Prentsaketa batzuek Kissen logoa eta pailaso baten eta taldekideen irudiak zituen albumaren titulua txandakatzen zuen portada lentikular bat zuten. Japoniar edizioak, berriz, zabaltzen zen portada bat zuen, pailaso baten aurpegia zuen 3 panel zituena, eta hau zabaltzean, beste bi panel agertzen ziren taldekideen aurpegiekin.

"You Wanted the Best" kantua Kissen abesti bakarra da non taldekide guztiek ahots nagusia duten.

Eztabaida eta harrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kalifikazio profesionalak
Kalifikazioa
Iturria Puntuazioa
Allmusic 2/5 stars[1]
Metal Nightfall 4/5 stars[2]
Sputnikmusic 3.5/5 stars[3]
Rolling Stone 3/5 stars[4]
Entertainment Weekly (A-)[5]
Taula hau hobetu beharra dago. Informazio gehiagorako begiratu laguntza.

Kissen 1996 eta 1997ko Alive/Worldwide Tour bira arrakastatsuari jarraituz, Psycho Circus 1979 urteko Dynasty albumetik jatorrizko taldekideen lehenengo albuma bezala saldu zuten (izan ere, Peter Crissek ez zuen 1980ko Unmasked albumaren grabazioan parte hartu). Dynasty eta Unmasked albumetan bezala, kantu asko kreditatu gabeko musikariek grabatu zuten. Ace Frehley gitarjoleak eta Peter Criss bateriak oso gutxi parte hartu zuten, Crissek "Into the Void" kantuan soilik bateria jo zuelarik (Dynastyko abesti bakar baten ere jo zuen). Frehleyk albumeko hiru kantutan jo zuen (ahotsak kontuan hartu gabe). Crissek taldea utzi eta gero, Eddie Trunkekin egin zuen irratiko elkarrizketa batean, lau taldekideek batera "Into the Void" kantuan soilik parte hartu zutela esan zuen.

Grabazio garaian taldean zegoen kohesio falta ilusita, Stanleyk esan zuen "Kiss album bat egiten ahalegindu ginen, baina alferrikako saiakera izan zen ez zegoelako talderik,"[6] eta hau esaten jarraitu zuen "Talde batek album on bat egiteko, helburu amankomun bat izan behar dute, eta guk ez genuen hori."[6]

Eztabaida honeek egon arren, Psycho Circus Billboard 200 zerrendako 3. postuan hasi zan, lehenengo astean 110.000 kopia saldurik[7], eta RIAAk urre izendatu zuen 1998ko urriaren 22an.[8] U.S. SoundScan salmenta totala 479.000 kopia izan ziren. [erreferentzia behar] "We Are One" Showbizz Magazine (Brazil) irrati zerrendan 4. postura iritsi zen.[erreferentzia behar]

Abesti zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Znbk. IzenburuaIdazlea(k)Ahotsa Iraupena
1. "Psycho Circus"  Paul Stanley, Curtis CuomoStanley 5:30
2. "Within"  Gene SimmonsSimmons 5:10
3. "I Pledge Allegiance to the State of Rock & Roll"  Stanley, Cuomo, Holly KnightStanley 3:32
4. "Into the Void"  Ace Frehley, Karl CochranFrehley 4:24
5. "We Are One"  SimmonsSimmons 4:41
6. "You Wanted the Best"  SimmonsSimmons, Stanley, Frehley, Criss 4:15
7. "Raise Your Glasses"  Stanley, KnightStanley 4:14
8. "I Finally Found My Way"  Stanley, Bob EzrinCriss 3:40
9. "Dreamin'"  Stanley, Bruce KulickStanley 4:12
10. "Journey of 1,000 Years"  SimmonsSimmons 4:49
11. "In Your Face" (Edizio Limitatuan eta Japonian bakarrik)SimmonsFrehley 3:40
Edizio Limitatuko bonus diska
Znbk. IzenburuaIdazlea(k)Ahotsa Iraupena
1. "Psycho Circus" (zuzenean)Stanley, CuomoStanley 5:34
2. "Let Me Go, Rock 'N' Roll" (zuzenean)Stanley, SimmonsSimmons 5:33
3. "Into the Void" (zuzenean)Frehley, Karl CochranFrehley 9:10
4. "Within" (zuzenean)SimmonsSimmons 7:57
5. "100,000 Years" (zuzenean)Stanley, SimmonsStanley 5:17
6. "Black Diamond" (zuzenean)StanleyCriss, intro by Stanley 6:12

Edizio limitatua argitaratu zuten Brazilen, Kissek bertan emango zituen kontzertuekin bat etortzean, zuzeneko abestiez osotutako bigarren diska batekin, Japoniako argitalpenean bezala, baina "In Your Face" kantua gabe lehenengo diskan. Europan argitalpen berezi hau birarekin batera etorri zen, albumaren jatorrizko edizioaren kutxa mantenduz, baina etiketa berri bat gehituz eta sartzeko bandeja ezberdin batekin.

Langileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zerrendak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Albuma

Urtea Herrialdea Zerrenda Postua
1998 Ameriketako Estatu Batuak Billboard 200 3[9]
Kanada Billboard Top Canadian Albums 2[10]
Australia ARIA Album Chart 1[11]
Erresuma Batua UK Albums Chart 47[12]

Singleak

Urtea Singlea Herrialdea Zerrenda Postua
1998 "Psycho Circus" Ameriketako Estatu Batuak Mainstream Rock Tracks 1[13]
Australia ARIA Singles Chart 22[14]
"We Are One" 40[14]
1999 "You Wanted The Best" Ameriketako Estatu Batuak Mainstream Rock Tracks 22[13]

Salmentak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

RIAA certification[8] (Amerikako Estatu Batuak)

Data Mota Salmenta Totala
1998ko urriaren 22a Urrea 500.000

CRIA certification[15] (Kanada)

Data Mota Salmenta Totala
1998ko urriaren 20a Urrea 50.000

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]