Edukira joan

Moghreb Atlético Tetuán

Wikipedia, Entziklopedia askea
Moghreb Atlético Tetuán
Ezizena(k)Atlético
Sorrera1922
Futbol zelaiaStade Saniat Rmel
edukiera: 15.000 lagun
PresidenteaMaroko Mohamed Reda Al Ghazi
EntrenatzaileaMaroko Hicham Louissi
LigaMarokoko futbol liga
2022-2313.a
Webguneawww.matfoot.com
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Moghreb Atlético Tetuán edo MAT (arabieraz: المغرب أتلتيكو تطوان‎), Marokoko futbol talde bat da, Tetuan hirikoa. Marokoko bi liga irabazi ditu. Espainiako lehen mailan jokatzera iritsi zen Club Atlético de Tetuán taldearen ondorengoa da.

1922ko martxoaren 12an Unión Deportiva Moghreb sortu zen Tetuanen. 1933an Sporting de Tetuán eta El Hispano-Marroquí taldeak elkartu zitzaizkion eta Club Atlético de Tetuán sortu zen. Bilboko Athletic taldearekin harreman handia izan zuen eta hortik koloreak eta armarria. 1950-51 denboraldian Bigarren mailako txapelduna izan zen eta urtebetez Lehen Mailan jokatu zuen.

1956an Marokok independentzia lortu zuenean Federazio berria sortu zen eta talde berria eratu zen, Moghreb Atlético Tetuán, aurrekoaren koloreak eta baliabideak jaso zituena. 2012an eta 2014an Marokoko Ligako txapelduna izan zen. 2017an Atlético Madril taldearekin harremanak eratu zituen.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]