Mogolera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mogolera
Datu orokorrak
Lurralde eremua  Afganistan
Eskualdea Herat
UNESCO sailkapena 5: arrisku kritikoan
Hizkuntza familia
giza hizkuntza
hizkuntza nostratikoak
Altaitar hizkuntzak
mongoliar hizkuntzak
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologia hizkuntza eranskaria
Hizkuntza kodeak
ISO 639-3 mhj
Ethnologue mhj
Glottolog mogh1245

Mogolera beharbada galzorian dagoen edo desagertutako mongoliar hizkuntza bat da, behiala Afganistango Herateko inguruan hitz egiten zena. Mogol herriaren hizkuntza zen, 1970eko hamarkadan 2.000 bat lagun ziren. Mogolak XIII. mendean Afganistanen bizitzen jarri ziren Gengis Khanen mongoliar armadako oste baten ondorengoak dira.

Michael Weiers alemaniar filologo eta orientalistak hizkuntza ikertu zuen 1970eko hamarkadan. Ordu hartan, Weiersek adierazi zuen oso jende gutxik hitz egiten zuela, baita gehienak hiztun pasiboak eta 40 urtetik gorakoak zirela ere.

Persierak eragin nabarmena izan du mogoleraren fonologian, morfologian eta sintaxian.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]