Altaitar hizkuntzak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Altaic family.png

Altaitar hizkuntzak zenbait hizkuntzalarik proposatutako hizkuntza familia bat da, gaur egun nahiko baztertua dagoena. 60 bat hizkuntza eta 250 miloi bat hiztun bilduko lituzke eta Turkiatik eta Europako ekialdetik Asiako ipar-ekialderaino hedatuko litzateke. Izena Altai mendietatik datorkio.

Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batzuen aburuz hizkuntza familia da, baina beste batzuentzat ez dago hain argia eta makrofamilia dela uste dute. Lehen, uraldar hizkuntzekin batera uraldar-altaitar hizkuntza familiaren zati zela uste zen, baina gaur egun iritzi hori baztertuta dago; kontaktuko fenomenoetan soilik oinarrituta zegoen teoria hori.

Zabalago ikusita talde edo phylum nostratikoaren zatia dela uste dute batzuek.

Hizkuntza altaitarrak hiru adar nagusitan (batzuentzat hiru familiatan) sailkatzen dira:

Batzuen aburuz japoniera eta koreera familia honetako beste adarrak dira.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Bokal asko eta kontsonante gutxikoak dira
  • Bokal-harmonia (hau da hitz batean bokalak ala aurrekoak ala atzekoak izaten dira)
  • Atzizkiak erabiltzen dituzte (aurrizkiarik ia ez daude).
  • Preposizioen ordez, postposizioak dauzkate.
  • Hitzorden nagusia SOA (Subjektua/Objektua/Aditza) da
  • Ez dute genero gramatikalik.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Eguzkitza, Andolin & Etxebarria, Maitena. 1971. Hizkuntzalaritza orokorra : arazoak eta ikuspegiak “ (III. Gaia). Arabako Foru Aldundia, Kultura, Gazteria eta Kirol Saila, [Vitoria-Gasteiz] : 2004. ISBN 84-7821-599-9.
  • Poppe, Nicholas. 1960. Vergleichende Grammatik der altaischen Sprachen. Teil I. Vergleichende Lautlehre, 'Comparative Grammar of the Altaic Languages, Part 1: Comparative Phonology'. Wiesbaden: Otto Harrassowitz. (Only part to appear of a projected larger work.)
  • Poppe, Nicholas. 1965. Introduction to Altaic Linguistics. Ural-altaische Bibliothek 14. Wiesbaden: Otto Harrassowitz.
  • Poppe, Nicholas. 1976. Review of Karl H. Menges, Altajische Studien II. Japanisch und Altajisch (1975). In The Journal of Japanese Studies 2.2, 470–474.
  • Miller, Roy Andrew. 1971. Japanese and the Other Altaic Languages. Chicago: University of Chicago Press. ISBN 0-226-52719-0.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]