Edukira joan

Moko-balea beltz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Moko-balea beltz
Iraute egoera

Ia galzorian  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
KlaseaMammalia
OrdenaArtiodactyla
FamiliaZiphiidae
GeneroaBerardius
Espeziea Berardius minimus

Moko-balea beltza (Berardius minimus) Berardius generoko zetazeo odontozeto espezie bat da, moko-baleen familian sailkatua.[1] Ipar Ozeano Bareko itsasoetan bizi da.

Hokkaidoko (Japonia) baleontziek bi balea-moko espezie bereizten zituzten: grisa eta handiagoa dena (Berardius bairdii espeziearen antzekoa) eta kolore ilunagoko beste bat, komunitate zientifikoak jada deskribatuta zituen espezieen ezaugarriekin bat ez zetorrena.[2][3] Analisi filogenetiko molekularrek erakutsi zutenez, kolore beltzeko moko-balea unitate taxonomiko desberdinekoa da —berezko espeziearen mailaren araberako korrespondentzia du—, eta taxon grisetik eta handiagoa denetik bereiz daiteke. Fisikoki helduak diren indibiduoetan, moko-balea beltza txikiagoa da Berardius generoko beste biekiko, eta gehienez 630 eta 690 cm arteko luzera neurtzen du. Gorputzak ziri-forma markatuagoa du, mutur laburragoa eta kolore ilunagoa.[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Duvernoy, M. (1851). Mémoir sur les caractères ostéologiques des genres nouveaux ou des espèces nouvelles de cétacés vivants ou fossiles, dont les squelettes entiers’, ou les tétes seulement, sont consservés dans les galeries d’anatomie comparée du muséum d’histoire naturelle. Annales des Sciences Naturelles, Ser. 3, partie Zoologique 15, 5–71.
  2. Omura, H., Fujino, K. & Kimura, S. (1955). Beaked whale Berardius bairdi of Japan, with notes on Ziphius cavirostris. Scientific Reports of the Whales Research Institute 10, 89–132.
  3. Kasuya, T. (2011). Conservation biology of small cetaceans around Japan, University of Tokyo Press, Tokyo.
  4. Yamada, T. K., Kitamura, S., Abe, S., Tajima, Y., Matsuda, A., Mead, J. G., and Matsuishi, T. F. (2019). Description of a new species of beaked whale (Berardius) found in the North Pacific. Scientific Reports, 9(1), 1-14.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]