Monika Madinabeitia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Monika Madinabeitia
Bizitza
JaiotzaEskoriatza, 1971 (52/53 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea

Monika Madinabeitia Medrano (Eskoriatza, 1971) Mondragon Unibertsitateko irakasle eta ikertzailea da, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean. 2023tik Etxepare Euskal Institutuko Euskara Sustatu eta Hedatzeko Zuzendaria da.[1]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingeles Filologian lizentziatua da (1994) eta Ipar Amerikako Mendebaldeko literaturan doktorea (2006), Euskal Herriko Unibertsitatean. 2005etik irakaslea da Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean. Bere ikergaiak identitateak, kultura, migrazioa eta euskal diasporak dira. Berrikuntza eta Esku-hartzea Gizarte Kulturanitz eta Eleanitzetan ikertaldeko kidea da Hezkuntza eta Komunikazioaren arloetan,[2] baita EHUko Rewest Ipar Amerikaren Mendebaldeko Literatura eta Kulturari buruzko ikertaldeko kidea ere.[3] 2021ean Boiseko Estatu Unibertsitateko (Boise, Idaho, AEB) irakasle gonbidatua izan zen, Eloise Garmendia katedran.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Petra, My Basque Grandmother (2018, Center for Basque Studies Press, University of Nevada, Reno)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Monika Madinabeitia, Etxepare Euskal Institutuko Euskara Sustatu eta Hedatzeko zuzendari berria» www.etxepare.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-23).
  2. «Ikerketa eta Transferentzia taldeak» Mondragon Unibertsitatea (Noiz kontsultatua: 2023-03-23).
  3. «Rewest Ikerketa Taldea - UPV/EHU» Rewest Ikerketa Taldea (Noiz kontsultatua: 2023-03-23).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]