Monkey D. Luffy
Monkey D. Luffy (japonieraz モンキー・D・ルフィ, Monkī・D・Rufi) Luffy Lasto Txapel (麦わらのルフィ, Mugiwara no Rufi) ezizenduna, One Piece manga eta animeko protagonista nagusia da. Akuma no mi edo Deabruaren Fruitu bat jan ondoren gomazko gorputza duen mutil gazte bat da.
Lasto Txapelen piratak bezala ezagutzen den pirata tripulazioko kapitaina da, Luffyk berak osatutakoa Piraten Erregea bihurtzeko. Ekialdeko Itsasokoa da. Bere buruagatik 400. milioi ko dirusaria eskaintzen da, bere kideen artean altuena, eta sail osoan ikusi den altuena ere. Bere lehen ofiziala den Roronoa Zoro eta beste 9 pirata hasiberrirekin batera Haimaka Supernobak deiturikoen zati da, euren buruagatik eskaintzen den dirusaria 100 milioi berry baino gehiagokoa den piraten taldea. Eustass Kiddengatik eskaintzen den dirusaria zein den ezagutzen ez denez, dirusaria altuena duen supernoba, ez da ezagutzen Luffy lehen postuan dagoen ala oraindik bigarren dagoen.
Sailean, bere motibazio nagusia Piraten Errege bihurtzea eta bere lagunei euren ametsak betetzen laguntzea da, beti jarraitzen duen betebeharra, aurrean jartzen zaion oztopoa edozein dela ere, ez du sekula etsitzen. Ohi traketsa eta eroa den arren, serio jartzen da norbait arriskuan dagoenean, batez ere arriskuan dagoena bere tripulazioko kideetakoren bat baldin bada, hauek bere familiatzat hartzen baititu. Luffy One Piecei buruz egin diren film guztietan eta hauekin lotutako beste material batzuetan ere agertu da, bideo-jokoetan kasu.
Sorrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eiichirō Odak jatorrian Luffy Romance Dawn izeneko bi one-shot ezberdinetarako sortu zuen. Aurreko bi bertsio hauetan One Pieceko Luffyren oso antzeko diseinua agertzen da, bietan bere izaera aldatu egiten den arren: lehenean adimentsuagoa da, eta bigarrenean apur bat traketsagoa. Elkarrizketa batean, Odak Luffy kemenean pentsatuz sortu zuela dio. Luzatzeko bere abilezia mangakak Luffyk borroka estilo zentzugabe bat izateko nahiaren ondorio da, honela, egoera zenbaterainoko tentsoa zen inporta gabe, irakurlea ez zen estresatua sentituko. Oda Luffy nahi duena egiten eta pentsatzen duena esaten oso kontzentratua marrazten saiatzen da.
Luffyri bere abileziak eman zizkion akuma no mia, hasiera batean Gomu no Mi (japoniera]]z ゴムの実, Gomu no Mi, literalki gomazko fruta) deitu behar zen, baina Odaren editoreak fruta hori benetan existitzen zela ohartarazi zuenean, Gum-Gum Fruitera aldatu zuen (ゴムゴムの実, Gomu Gomu no Mi, literalki goma-gomazko fruta).
Itxura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Luffy 19 urteko mutil gazte bat da, argala eta 1,72 metro garai. Ile beltzarana du; eta ezkerreko begipean, orban bat, bere buruari egin ziona haurra zenean Shanksi bera gizon bat zela frogatzeko. Gainera, bularrean X formako orbana du, Akainuk Marineforden egina. Luffy lastozko txapel bat erabiltzeagatik da ezaguna, hortik datorkio ezizena. Lastozko txapel hori Shanks Ilegorriak berak eman zion (aurretik Gol D. Roger Piraten Erregearen tripulazioko kidea izan zena). Odak Luffy ordezkatzen duen animalia tximu bat dela eta bere kolorea gorria dela esan du.
Luffy beti txaleko batekin, belaunetarainoko praka motzekin eta sandalia batzuekin jantzita doa. Txalekoa gorri kolorekoa da istorioaren hasieratik, baina Thriller Barken txalekoaren kolorea laranjara aldatua izan zen eta Shabondy Uharteditik aurrera urdin kolorera aldatzen da; denbora jauzi baten ostean, txaleko gorriak lihazki batzuk ditu mahuka luzeetan, gerrian zinta hori batekin konbinatuta. Alabaina, Amazon Lilyra iristean, emakume gerlariek oztin (zeru-urdin) koloreko bat egin zioten, eta beranduago hori kolorekora aldatu zen Impel Downen infiltrazioan zehar. Prakak urdin kolorekoak dira hasieran, Enies Lobbyn kolore ilunago batera aldatzen dira (eta poltsikoak gehitzen zaizkie), Thriller Barken gorri kolorera aldatzen dira, Shabondy Uhartedian beltz kolorera itzultzen dira, eta Amazon Lilyn kolore gorriko prakak ematen dizkiete berriz. Gainera, Gekko Moriahren itsasontzia asaltatzen amaitu ondoren, Thriller Barkeko altxorren artean lortu zuen besoko dizdiratsu bat erabiltzen hasi zen. Hau guztia alde batera utzita, bere arropa soilik oso muturreko klima duten tokiren batzuetan aldatzen da, Drumen edo Arabastan kasu, edo irudi eta/edo une berezietan.
Marineford eta bere anaia (ez odolezkoa) zen Portgas D. Ace hil ondoren, rayleighekin entrenatzea erabakitzen du 48 estazioen uhartean bi urte horien ondoren, Luffyk mahuka luzeko txaleko bat darama hori koloreko zapi batekin bere gerri inguruan lotuta. Ordutik, X forma duen orban handi bat lortu du paparrean (Ace hil ondoren Akainu Almirantearen erasoak egin ziona).
Izaera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehen begiratu batean, Luffyk ez dirudi oso adimentsua: bere itxurazko adimen urritasuna bizitzaren aurrean duen jarrera ausartaren iturria da. Luffy erraz harritu daiteke gauzarik sinpleenengatik, karramarro ermitauak kasu, eta zulo bat beste baten ondoan egiteak ondokoa betetzea eragingo duela bezalako oinarrizko kontzeptuekin nahastu egiten da. Duen munduaren ikuspegiagatik, sarri beste batzuk ezingo luketen gauzez ohartzen da, beste batzuetan, tranparik sinpleenetan eroriko litzatekeen arren. Alabaina, jeinua da borrokan, Krokodilo garaitzeko modu bat asmatu zuenean erakusten den bezala.
Bere izenean D. iniziala daroan pertsona orok bezala, ez dio beldurrik heriotzari. Bere ametsa betetzen badu, ondo egongo dela esan zuen, baina hala ez bazen ere ondo egongo zela. Irribarre ere egin zuen Loguetownen Buggy Kapitainak ia exekutatu zuenean.
Luffyk oso gogoko du abentura, eta, izan ere Piraten Erregea izateko arrazoi nagusia hori dela adierazi du, Piraten Erregea itsasoan pertsonarik askeena izan behar zuela uste zuelarik. Bere izaera abenturazaleak batzuetan "bide erraza eragoztera" daroa, Nico Robinek (garai hartan Miss All-Sunday) eman zien Arabastarako Eternal Pose suntsitu zuenean bezala, bere itsasontziaren ibilbidea berak beste inork ez zuela erabakiko adieraziz. One Piece altxorra aurkitzeko bere ametsa gora-behera, Luffyk ez du hori zer den edo non dagoen jakiteko inongo asmorik. Berak propio aurkitu arte zain egotea nahiago duelarik. Izan ere, hori jakingo balu pirata izateari uko egingo ziola adierazi zuen, ez baitzuen hori bezalako abentura aspergarri batean parte hartu nahi.
« | Usopp! Ez diogu altxorra non dagoen ezkutatua galdetuko! Altxorrik dagoen ala ez ere ez diogu galdetuko! Ez nago ziur, baina... Guztiok itsasoratu ginen altxorra bilatzeko gure biziak arriskuan jarriz! Agure honi orain horri buruzko zeozer galdetzen badiozu... Orduan jada ez naiz pirata izango! Ez dut hain abentura aspergarrian parte hartu nahi!
Luffy Usoppi errieta egiten Sylvers Rayleighi One Piece altxorragatik galdetu izangatik. |
» |
Luffyk apetitu asezina duela dirudi, D iniziala dutenen artean amankomuneko beste ezaugarri bat dena, baita ametsetan konbentzimendu handia ere. Okela oso gogoko du, eta mota orotako okela jan dezake, aukera duen orotan jango duen jatun porrokatua ere badelarik. Honen ondorioz, sailean ohiko gertakarietako bat Luffyk bere gomazko besoak luzatuz beste pertsona batzuei janaria lapurtzen diela da.
Luffyk sekula ez du bere aurkarietako bakar bat ere hiltzen (zein zitalak izan diren inporta gabe); horren ordez, sarri hegan bidaltzen ditu, edo denbora luze batean jeikitzerik ez izateko haina astintzen ditu. Odak hau Luffyngan moralitate kontua dela azaldu zuen, euren krimenengatik zigortzeko modu bat, Luffyk, hilez, alternatiba oso arin bat ematen diela sentitzen du, euren planak zapuztuak ikus ditzaten bizitzen utziz eurentzat askoz mingarriagoa den bitartean.
Bere etsaiei aurre egiten dienean, Luffyk ezizenen bidez deitzen ditu, eta euren akatsetaz trufatzeko ohitura du. Gutxitan deitzen ditu bere etsaiak euren izenez. Honela, beraz, "Lodi Barreiatua" deitu izan du Alvida, "Sudurhandi" Buggy kapitaina, "Marrazo" Arlong, "Ketxoak" Smoker, "Jamaguchi" (Ahoandi edo Barailak moduko zeozer dena) Wapol, "Hiru" Mr 3, Krokodilo Krokodilo (japonieraz krokodilo "wani" esaten da), "Belarrihandi" Enel, "Buru Zatitu" Foxy, "Behi-Gizon" Blueno, "Usoaren tipoa" Rucchi (honen izena sekula ikasi ez zuena), "puxika biluzi" don acchino, "Errefau Aurpegi" Gecko Moria, "Hartz Ahurdun Shichibukai" Bartholomew Kuma, "Emakume Suge" edo "Hanmock" Boa Hancock, "Gizon-Pozoi" (Doku ningen) Magellan, eta "Zahar" deitzen ditu pirata nagusi gehienak, Rayleigh edo Shirohige kasu.
Beste ezaugarri nagusi bat Luffyngan bere izaera umila da: sekula ez da harrotzen zein boteretsuak izan diren garaitu dituen aurkariak, eta ez da batere gustora sentitzen bere borroken istorioak kontatzen. Inork aurretik garaitu ez duela esaten inongo arazorik ez duen arren, (egia ez dena, milak aldiz Portgas D. Acek garaitu baitu, bi aldiz Krokodilok, behin Aokijik, behin Rob Rucchik eta beste behin Bartholomew Kumak). (Ace eta Aokijiren aurka jasandako porrotak uneren batean bai onartu zituen arren eta beste porrotak ez dira erabatekoak izan azkenean beti irabazten duena Luffy bait da, modu batera edo bestera berak beti irabazten du, guztiek hau, Luffy guztiek "izarra" delako zerbaitekin, honela bere zorte onari erreferentzia eginez, jaio izanaren ondorio dela uste dute). Edonola ere, bere umiltasuna mantendu egiten da, balentria sinestezinak lortu dituen arren, bi Shichibukai garaitu izana adibidez (Krokodilo eta Gecko Moria). Sailean zehar, Luffy helduago bihurtzen joan da, heldutasun hau soilik egoera kritiko edo etsietan baino frogatzen ez duen arren.
Luffyk itxura nahasiko edozein objektu edo izaki nagusi ez den zatiaren izenagatik deitzen du. Gaimon aurkitu zuten uhartean Zakur-Oilaskoa soilik Oilasko deitu zuen, nagusiki zakurra zen arren, Suge-Untxia untxi deitu zuen, sugea gehiago zen arren. Hau ohikoa bihurtu da: Arabastako sagan krokodilo erraldoiekin "Bananak itsatsitako krokodiloekin" deitu zituenak eta Skypieako sagan, non Gun Fallen Zaldi-Hegaztia soilik Zaldi deitzen zuen, nagusiki Hegaztia zen arren, beranduago, esfingea "gizaki" deituko zuen, soilik gizaki aurpegia zuen arren, gainontzekoa lehoiaren itxurakoa zen bitartean. Gorroto du kapitain batek bere tripulazioa gaizki tratatzen duenean edo objektu bezala tratatzen duenean. Gorroto du, baita ere norbaitek beste norbait arrazoirik gabe gaizki tratatzen duenean edo esklabu bezala erabiltzen duenean. Pertsonaiaren batzuk Luffy lider handi bat bezala errekonozitu dute, horien artean, pertsonaia nabarmenek, Krokodilo, Rob Rucchi, Bartholomew Kuma eta Dracule Mihawkek kasu (azken honek Marine Fordeko guduan zegoen bitartean, Luffyk jendeak jarrai dezan duen trebezia miretsi zuen).