Montalbano komisarioa
Montalbano komisarioa | |
---|---|
![]() | |
Argitalpena | |
Sortzailea | Andrea Camilleri |
Ageri den obrak | ikusi
|
Interpretatzailea | ikusi
|
Datu biografikoak | |
Sexua | gizonezkoa |
Jarduera | detektibea |
Montalbano komisarioa edo Salvo Montalbano Andrea Camilleri (Porto Empedocle, 1925-Erroma, 2019[1]) idazleak argitaratutako eleberri eta narrazio motz sail bateko protagonista da. Erabiltzen duen hizkuntza sizilieraren elementu asko dituen italiera agertzeagatik bereizten da.
Fikziozko pertsonaia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Montelusa izeneko alegiazko probintziako Vigata alegiazko herrian (egiaz, Siziliako Agrigento probintziaren eta Porto Empedocle herriaren alter egoak dira, hurrenez hurren) lan egiten du Montalbano komisarioak. Haren laguntzaile nagusiak honako hauek dira: Domenico Mimì Augello komisarioa, gonazale nekaezina, Giuseppe Fazio inspektorea, Galluzzo eta Gallo agenteak, Agatino Catarella agente eta telefonista —haren ate-danbateko izugarriek eta hizkuntza-arazoek komisarioa erotzen dute—, eta Germanà, Giallombardo, Torretta eta beste agente batzuk ere ageri dira. Beste laguntzaile batzuk hauek dira: Adelina (etxeko zerbitzaria eta sukaldari bikaina), Ingrid Sjöström, Nicolò Zito kazetari laguna, Jacomuzzi zientzia-poliziako agentea eta Pasquano auzitegiko medikua. Lehen eleberrietan Gegè ikaskide ohia ageri zen, laguna bada ere, gaizkilea ere badena.
Montalbano pertsonaia bitxia da, oso argia, funtzionario jeloskorra, Estatuko Poliziaren ordezkaria, legea errespetatzen duena —nahiz eta, kasua argitzeko, behar denean urratzen duen—, irakurle paperjalea, eta gastronomiaren eta bere lurralde siziliarraren maitale handia. Urte asko dira Livia Burlando genovarrarekin maitasun-harremana duela, krisi ugarirekin, ordea.
Kasuak ebazteko ortodoxia gutxi duenez, arazo larriak ditu Luca Bonetti-Alderighi nagusiarekin.
Deitura Manuel Vázquez Montalbán idazleari zor dio, Pepe Carvalho detektibearen sortzaileari, alegia, gastronomiaren eta literaturaren zalea baita. Camilleri bezala, Montalbano Vázquez Montalbánen eleberrien zalea da. Era berean, Camilleriren zenbait lanetan adierazitakoaren arabera, detektibearen izen-deiturak Italiako hegoaldearen omenezkoak dira, han "Salvo" eta "Montalbano" nahiko ohikoak baitira.
Montalbano komisarioa euskaraz
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Komisarioa protagonista duten hiru lan daude euskaratuta, eta euskarazko prentsan kritikak jaso dituzte[2].
- Hilabete bat Montalbanorekin (Igela, 2011 - Un mese con Montalbano - itzultzailea, Fernando Rey)[3]
- Gauaren usaina (Erein 2011, Uzta Gorria, 6 - L'odore della notte - itzultzailea, Josu Zabaleta)[4]
- Uraren forma (Igela 2012, Enigma - La forma dell'acqua - Itzultzailea, Ander Irizar)[5]
Saileko eleberriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1994 - La forma dell'acqua (Uraren forma)
- 1996 - Il cane di terracotta
- 1996 - Il ladro di merendine
- 1997 - La voce del violino
- 2000 - La gita a Tindari
- 2001 - L'odore della notte (Gauaren usaina)
- 2003 - Il giro di boa
- 2004 - La pazienza del ragno
- 2004 - Racconti di Montalbano
- 2005 - La luna di carta
- 2006 - La vampa d'agosto
- 2006 - Le ali della Sfinge
- 2007 - La pista di sabbia
- 2008 - Il campo del vasaio
- 2008 - L'età del dubbio
- 2009 - La danza del gabbiano
- 2010 - La caccia al tesoro
- 2010 - Acqua in bocca
- 2010 - Il sorriso di Angelica
- 2011 - Il gioco degli specchi
- 2012 - Lama di luce
- 2012 - Una voce di notte
- 2013 - Covo di vipere
- 2014 - La piramide di fango
- 2015 - La giostra degli scambi
- 2016 - L'altro capo del filo
- 2017 - La rete di protezione
- 2018 - Il método Catalanotti
- 2019 - Il cuoco dell'Alcyon
- 2020 - Riccardino (egilea hil ondoren argitaratua)
Kontakizun laburren liburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1998 - Un mese con Montalbano (Hilabete bat Montalbanorekin)
- 1999 - Gli arancini di Montalbano
- 2002 - La paura di Montalbano
- 2004 - La prima indagine di Montalbano
- 2014 - Morte in mare aperto e altre indagini del giovane Montalbano
Telebista saileko kapituluak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]RAIk telesail bat ekoitzi du Montalbanoren zenbait abenturarekin: Luca Zingaretti aktoreak Salvoren papera interpretatzen du, eta Montalbano gaztea haren aurrekina, Michele Riondinok.
Denboraldia | Atalak | Telebistako estreinua |
---|---|---|
Lehen denboraldia | 2 | 1999 |
Bigarren denboraldia | 2 | 2000 |
Hirugarren denboraldia | 2 | 2001 |
Laugarren denboraldia | 4 | 2002 |
Bosgarren denboraldia | 2 | 2005 |
Seigarren denboraldia | 2 | 2006 |
Zazpigarren denboraldia | 4 | 2008 |
Zortzigarren denboraldia | 4 | 2011 |
Bederatzigarren denboraldia | 4 | 2013 |
Hamargarren denboraldia | 2 | 2016 |
Hamaikagarren denboraldia | 2 | 2017 |
Hamabigarren denboraldia | 2 | 2018 |
Hamairugarren denboraldia | 2 | 2019 |
Hamalaugarren denboraldia | 2 | 2020 |
Hamabosgarren denboraldia | 1 | 2021 |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Andrea Camilleri italiar idazlea zendu da» EITB (kontsulta data: 2023-08-13).
- ↑ «euskarari ekarriak» ekarriak.armiarma.eus (kontsulta data: 2023-08-13).
- ↑ Hilabete bat Montalbanorekin – Igela. (kontsulta data: 2023-08-13).
- ↑ Gauaren usaina. (kontsulta data: 2023-08-13).
- ↑ Uraren forma – Igela. (kontsulta data: 2023-08-13).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Andrea Camilleriren Montalbano saileko aipamenak eta kritikak Armiarma webguneko euskarari ekarriak atalean
- Montalbano protagonista duten 4 narrazio Armiarma webguneko zizkak atalean
- Montalbano komisarioaren web ofiziala
- Montalbano komisarioaren fitxa (Telesaila) Filmaffinityn
- Montalbano gaztearen fitxa (TB) Filmaffinityn
- Montalbano komisarioaren aipamenak
- 'El comisario Montalbano'ren kapitulu guztiak doan eta on line daude RTVEko Play-n
- Montalbano komisarioa Formula TVn