Moody Begizoro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Moody Begizoro Harry Potter eleberrietako pertsonaia bat da, non bere benetako izena Alastor Moody duen, baina bere begi urdin elektrikoagatik Moody Begizoro deitzen zaio.

Pertsonaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alastor Moodyren jaiotza ez dakigu ziur, baina nahiko zaharra da, izan ere Albus Dumbledoreren aspaldiko laguna delako. Auror erretiratua da, hau da, Lord Voldemort indarrean egon zen garaian oso auror ospetsua, izan ere, Azkabango gela asko berari esker osatuta daude, Moodyk hainbat hil-jale harrapatu zituelako. Fenixaren Ordenan hartzen du parte, bai lehenengo gerran eta baita bigarrengo gerran ere, 1997an Voldemortek hiltzen duen arte. Aurretik, 1994-95 ikasturtean, Hogwartseko irakaslea izan behar zen, Arte Ilunen Aurkako Defentsa ikasgaiean, baina bahitu egin zutelako ezin izan zuen eman.

Moodyren aurpegia erabat desitxuratuta dago, Voldemorten lehen gerran borroka asko eduki zuelako hil-jaleen kontra. Evan Rosierek adibidez, Moodyren aurka borrokatu zuen, eta borroka hartan hil zen Evan baina Moodyri sudurra haustea lortu zuen. Borroka haietan, begi bat ere galdu zuen, eta horregatik begi urdin elektriko bat jarri zuen non aukera ematen zion ikusteko bere atzean zegoena eta baita pareten atzealdean zegoena ere.

Izaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Moody bihotz oneko gizona dela nabarmena da, izan ere beti azaldu du interes handia Harry Potter babesteko eta hain zuzen horrek eramaten du heriotzara. Jenio txarrekoa ere bada, izan ere ez du onartzen inork berari kasurik ez egitea, eta denbora alferrik galtzea ere ez du gustuko.

Moody paranoikoa da, zeren jada Magiako Ministerioa ez da fidatzen berarekin, hainbat txikikeriagatik edozein izugarrikeria egiteko kapaza delako, izan ere, Moodyren ustez hil-jaleak besterik ez omen daude bazterretan eta horrek urduri jartzen du. Horren adibide bezala esan liteke, Moodyk bere sakelako flaskotik edaten duela beti, eta jatekoa ere berak bakarrik prestatzen duela, beldur delako jaten edo edaten duen gauzetan pozoia egon litekeelako.

Protagonismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Moodyren lehen agerpena Harry Potter eta Suaren Kopa liburuan egiten da, non Arthur Weasleyri Amos Diggoryk esaten dionean Moody arazoetan sartuta dagoelako norbait bere etxean sartu delako. Arthur hara joatean, Moody aurkitzen du eta esaten du alarma faltsua dela, baina egia bestelakoa da, izan ere hitz egiten diona ez da Moody, Barty Crouch Junior baizik.

Voldemortek aginduta, Harbuztan eta Barty Crouchek Moody bahitu zuten eta Zukuasko Edabea erabilita, Crouch Moody bihurtu zen, eta honek Moody Hogwartsa eraman zuen, eta Suaren Kopa engainatuta Harry Potter sarrarazi zuen Hiru Aztien Torneoan. Hiru Aztien Kopak Harry Voldemortengana eramaten duenean, (hau da, Voldemort itzultzen denean), Harryk deskubritzen du ez dela egiazko Moody, eta Albus Dumbledoreren laguntzaz egiazko Moody askatzen du, lehen baino paranoikoagoz bihurtu. Barty Crouchek dementor baten musua jasotzen du.

Hurrengo ikasturtean, Harry Dursleytarren etxetik ateratzeko taldean parte hartzen du Remus Lupin, Nymphadora Tonks eta Fenixaren Ordenako hainbat kideekin batera. Urte amaieran Misterioen Departamenduko gerran hartzen du parte hil-jaleen aurka. Hurrengo ikasturtean ez du protagonismo handirik izaten, bakarrik Dumbledoreren hiletara joaten dela.

Handik hilabetera, Moodyk Harry Untxizulora eramateko plana proposatzen du, izan ere 17 urte bete dituelako Lily Potterek emandako babesa kenduko zaiolako, eta horregatik zazpi Harry erabilita (Ron Weasley, Hermione Granger, Fleur Delacour, Fred eta George Weasley, eta Mundungus Fletcher) ondo aterako dela pentsatzen du, Voldemort engainatzeko. Baina irteten direnean hil-jaleak zain izaten dituzte, eta berarekin zihoan Mundungus Fletcherrek izututa, bakar-bakarrik uzten du Moody. Voldemort berarengana joaten da eta Avada Kedavra madarikazioa erabilita hiltzen du, eta Moody 30 metroko altueratik behera erortzen da. Inoiz ez dute bere gorpua aurkitzen, baina bere begi magikoa Dolores Umbridgek kontserbatzen duela ohartuko dira beranduago Harry, Ron eta Hermione.

Voldemorten lehenengo gerran ere, Moodyk protagonismo handia edukitzen du, izan ere azken finean bera izaten da hil-jale asko harrapatzen dituena, Igor Karkarakoff barne. Evan Rosierren aurka borrokatzean bere sudurra galtzen du, eta baita okasio ezezagunen batean bere begia ere.

Beraz, esan liteke Alastor Moody protagonismo handikoa dela Harry Potteren sailean

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]