Edukira joan

Morne Diablotin

Koordenatuak: 15°30′12″N 61°23′50″W / 15.5033°N 61.3972°W / 15.5033; -61.3972
Wikipedia, Entziklopedia askea
Morne Diablotin
Mòn Djabloten
Datu orokorrak
Garaiera1.447 m
Prominentzia1.447 m
Motamendi eta Geruza-sumendi
Geografia
Map
Koordenatuak15°30′12″N 61°23′50″W / 15.5033°N 61.3972°W / 15.5033; -61.3972
Honen parte daAntilla Txikiak
Estatu burujabe Dominika
Mendizaletasuna
Lehen igoera1868ko apirilaren 21a[2]
Ohiko bideaSyndicate Road, Dublanc[1]

Morne Diablotin edo Mòn Djabloten (1.447 m) Karibeko Dominika uharteko mendirik garaiena da. Antilla Txikietako bigarren garaiena da pittin bat altuagoa (1.467 m) den Guadalupeko Soufrièreren atzetik eta sumendia da.

Ez da gorde karibearrek erabilitako bere balizko izena. Egungo izena frantsesean du jatorria eta ingelesez ere erabiltzen da. Morne Diablotins aldaera ere topatzen da eta uharteko herri-hizkuntza den kwéyòl edo frantses oinarriko Dominikako kreoleraz Mòn Djabloten idazten da[3][4].

Morne edo mòn (muino mota bat edo "mendi" esateko era bat) generikoa da, bere esanahia "deabruaren mendia" da. Pterodroma hasitata txoriak uhartean eta Antilletan oro har hartzen duen izena Diablotin/Djabloten da, "deabru itxura" duelakoan[5].

Datu nagusiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendia uharteko barnealdean dago, iparraldean. Dominikako bigarren hiria den Portsmouthetik 9 bat kmko distantzia dago. Izen bereko parke nazional baten barruan dago. Tontorrean edo bere ingurumarian Dominikako hamar parrokietatik (parish) lauren lurrek bat egiten dute: Saint Andrew, Saint John, Saint Peter eta Saint Joseph.

Sumendia da; azken erupzio orain dela 30.000 bat urte gertatu zen eta historian ezagutzen den heinean ez da bat ere egon[6].

Lehen igoera erregistratua John Imray mediku eta botaniko eskoziarrak burutu zuen 1868ko apirilaren 21ean.

Ibilbiderik erabiliena mendebaldeko kostaldeko Dublanc herrian hasten da, Portsmouthetik hegoaldera. Syndicate Estatera doan bidea (Syndicate Trail) segitu behar da. Hiru ordu eta erdi kalkulatu behar dira igotzeko; landareek bidea gogor bihurtzen dute, uharteak dituen bost landaredi motak zeharkatzen dira eta azken zatian igoera teknikoki zailago bihurtzen da. Hori dela eta Mòn Djabloten ez da mendizale asko erakartzen duen tontorra.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Mendebaldeko kostaldeko herri bat da.
  2. Dominikari buruzko webgune bat.
  3. Atlas de los techos de estados e islas del mundo, Ricardo Hernani eta Andoni Gorostiaga, Pyrenaica, Bilbo, 2008. Ikus 34.or.
  4. Djabloten hitza kreolerazko hiztegi batean.
  5. Bright, Michael: Wild Caribbean: The Hidden Wonders of the World's Most Famous Islands. New Haven, Connecticut, AEB: Yale University Press, 2006. 91. or. ISBN 978-0-300-12549-8.
  6. Carey, Steven N.; Sigurdsson, Haraldur. The Roseau Ash: Deep-sea Tephra Deposits from a Major Eruption on Dominica, Lesser Antilles Arc. 1980, Journal of Volcanology and Geothermal Research 7 zkia. (1-2): 67–86.or.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]