Antilla Txikiak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Kokapena

Antilla Txikiak[1] Karibe itsasoko uharte-multzo bat da, Erdialdeko Amerikan, Ozeano Atlantikoaren aldean. Antilla uharteetako txikienak dira; Antilla Handien hego-ekialdera uharte-arkua eratzen dute, eta Puerto Ricotik Venezuelara arteko eremua hartzen dute.

Herrialde independente hauetako parte dira: Antigua eta Barbuda, Bahamak, Barbados, Dominika, Grenada, Saint Kitts eta Nevis, Saint Vincent eta Grenadinak, Santa Luzia eta Trinidad eta Tobago. Antilla Txikietako irlaren baten jabetza beste herrialde hauek dute: Ameriketako Estatu Batuak, Frantziak, Herbehereek, Erresuma Batuak eta Venezuelak.

Uharte hauek dira Antilla Txikietako nagusiak: Trinidad, 4.768 km²; Martinika, 1.101 km²; Margarita, 1.072 km²; Basse-Terre, 848 km²; Dominika, 749 km²; Cozumel, 647 km²; Santa Lucía, 622 km²; eta Grande-Terre, 588 km².

Uharte bolkanikoak dira; gehienak Karibe itsasoko ekialdera daude, Ozeano Atlantikoak duen mendebaldeko mugan. Hain zuzen ere, Antilla Txikietako irla batzuk Ipar Ozeano Atlantikoko hego-ekialdeko eremuan daude, Hego Amerikako gaineko aldean. Irla batzuk subdukzioz sortu ziren.

Irletan hizkuntza hauek egiten dira: ingelesa, frantsesa, gaztelania, papiamentoa eta nederlandera.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klima tropikal beroa daukate, haize alisioek leunduta. Ozeano Atlantikotik datozen ekaitzak ere izaten dituzte. Bi urtaro izaten dituzte orokorki:

  • Urtaro hotz eta lehorra, abendutik ekainera
  • Urtaro bero eta hezea, ekainetik abendura, urakan sasoia

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Antilla Txikiak Aldatu lotura Wikidatan

Koordenatuak: 14° 14′ N, 61° 21′ W / 14.233°N,61.350°W / 14.233; -61.350