Mozah

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Mozah.JPG
Mozah
Jabea: Qatar Gas Transport Company (Nakilat)
Kudeatzailea: Stasco Ship Management (Shell)
Eraikitzailea: Samsung Heavy Industries, Hyundai Heavy Industries, Daewoo Shipbuilding & Marine Engineering Company, Hego Korea
Eraikitze urtea: 2008
Lehen bidaia: 2009ko Urtarrilaren 11
Ezaugarri orokorrak
Tonelaketa: 37583 tona
Luzera: 345 m
Gaina: 34.7 m
Sakonera: 12 m
Edukiera: 266.000 m3
Abiadura: 19 korapilo
Bandera: Marshall Uharteak

Mozah Hego Koreako Samsung Heavy Industries, Hyundai Heavy Industries eta Daewoo Shipbuilding & Marine Engineering Company ontzioletan eraikitako gasontzi erraldoia da. Guztira 345 metro luze ditu eta 2008an eraikitzen amaitu zenean, munduko gasontzirik handiena zen, bai edukieran bai luzeran ere.

Lehen bidaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mozah gasontziaren lehen bidaia 2009ko urtarrilaren hasieran egin zen. Abendu bukaeran Qatarren gasa kargatu eta Gas Natural konpainia katalanak erositako karga Bilboko portura abiatu zen. 2008ko abenduaren 31n Suezko kanala igaro zuen lehen aldiz[1] eta egun batzuk beranduago, 2009ko urtarrilaren 11n Bilbora heldu zen.

Berez urtarrilaren 8an zen ailegatzekoa[2], baina bidaiak atzerapena jasan zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.