Edukira joan

Mr. Probz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mr. Probz

(2013)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakDennis Princewell Stehr
JaiotzaGhana1984ko maiatzaren 15a (40 urte)
Herrialdea Herbehereetako Erresuma
Jarduerak
Jarduerakkantugilea, disko-ekoizlea, abeslaria, aktorea eta zinema aktorea
Izengoitia(k)Mr. Probz
Genero artistikoahip hop musika
Musika instrumentuaahotsa

mrprobz.com
IMDB: nm2009142 Facebook: MrProbz Twitter: MrProbz Instagram: mrprobz Youtube: UC6YQf4SyHMZJ1jh5g6efPCg Souncloud: mrprobz Spotify: 33W1pnW9zScZtYTnAoWnOT iTunes: 122464082 Last fm: Mr.+Probz Musicbrainz: 9bb64b8f-d7a4-4fc0-954f-9c9e9d7b3bc3 Songkick: 714158 Discogs: 295211 Allmusic: mn0000666075 Deezer: 2137231 Edit the value on Wikidata

Dennis Princewell Stehr (Zoetermeer, 1984ko maiatzaren 15a), Mr. Probz izenez ezaguna, herbeheretar rap eta hip hop abeslaria, ekoizlea eta aktorea da[1].

2013an atera zuen "Waves" singleak nazioarte mailako arrakasta izan zuen 2014an Robin Schulzen nahasketaren bertsioan[2]. Left Lane diskoetxearen sortzailea da.

Daniar eta ghanatar arbasoak dituen familia batean jaio zen. Graffitiak eginez hasi zen eta hortik egin zuen musikarako jauzia, auzoko bere esperientziak jaso baitzituen hasierako hitzetan.

2006an Jimmyren papera bete zuen Bolletjes Blues filmean. Herbeheretan hip hoparen inguruan egindako lehenengo filma izan zen. 2010ean istilu batzuetak bala tiroa jaso zuen baina azkar errekuperatu zen eta Kleine Viezerikekin batera "Meisje luister" singlea atera zuen, arrakastatsua izan zena. Urte berean artista onenaren BNN/State saria jaso zuen. Beranduago etxea erre zitzaion eta grabaketa estudioa ere suntsituta gelditu zen.

2013an The Treatment diskoa argitaratu zuen. Azaroan "Waves" singlea atera zuen eta 2014an Robin Schulz alemaniarrak abestiaren nahasketa egin zuenean nazioartean ezagun egin zen. Erresuma Batuan, Alemanian, Norvegian eta Eskozian zerrendetako lehen postua eskuratu zuen[2]. Spotifyn milioi bat entzunaldi lortu zituen lehen musikari herbeheretarra izan zen[3].

2017an Mr. Probzen bizitzan oinarrituriko Against the Stream dokumentala estrenatu zen. 2017an Galantis suediarrarekin eta Dolly Partonekin batera "Faith" singlea atera zuen[4] eta Billboard zerrendako musika dantzagarrien zerrendan sartu zuten.

  • The Treatment (2013, Traumashop)
  • Against the Stream (2017, Left Lane) - EPa

Single arrakastatsuenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • "Waves" (2013, 2014 nahasketa)
  • "Nothing really matters" (2014)
  • "Space for two" (2018)

Kolaborazioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • "Welkom in ons leven" (2006) - Bolletjes Blues
  • "Sukkel voor de liefde" (2013) - The Opposites
  • "Another You" (2015) - Armin van Buuren
  • "Faith" (2019) - Galantis eta Dolly Parton

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «DPG Media Privacy Gate» myprivacy.dpgmedia.nl (Noiz kontsultatua: 2024-07-18).
  2. a b Txantiloi:Nl-NL Kuyper, Amanda. (2015-02-08). «Wint Mr. Probz of Tiësto vanavond een Grammy?» NRC (Noiz kontsultatua: 2024-07-18).
  3. (Nederlanderaz) «Mr. Probz eerste Nederlandse artiest met miljard streams op Spotify» NPO Radio 2 (Noiz kontsultatua: 2024-07-18).
  4. (Nederlanderaz) «Nederlandse Mr. Probz scoort dance-hit met Dolly Parton» NPO Radio 2 (Noiz kontsultatua: 2024-07-18).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]