Muay Thai

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Muay thai borrokaldi amateurra.

Muay Thai (thailandieraz: มวยไทย, Muai Thai, mūaj.tʰāj ahoskatua) edo thailandiar boxeoa ostikadak eta ukabilkadak ematea onartzen duen kontaktuzko kirola da. Thailandian sortua, bertan ikur nazionala delarik[1], Indotxinako beste boxeoen antzekoa da, Kanbodiako Prodal, Malaysiako Tomoy, Myanmarreko Lethwei edo Laosko Muay Lao bezala.

Muay Boran borroka-arte tradizionalean oinarriturik, nazioartean ospetsu bilakatu zen beste borroka-arteko praktikatzaileak menderatu zituztenean.[2]


Bere ezaugarririk garrantzitsuena ukondokaden eta belaunkaden erabilera da, hau beste borroka metodoetatik bereizten du eta borroka estiloen artean oso eraginkorra izatea egiten du.

Aipatzekoa da Thailandian oso ospetsua dela batez era, kirol apustuetan mugitzen dituen diru kantitate izugarriengatik. Hala eta guztiz ere, kirol hau mundu mailako famara bidaltzaearen arrazoia MMA_an izandako erabilera izan da.

Terminologia

Muay itzak tailandesetik itzulita borroka esan nahi du eta thai hitzak, tailandiarra edo pertsona librea esan nahi du. Gainera, arte martzial bat denez hainbat mugimendu eta hitz propioak ditu:

·       Nak muay: muay thai egiten duen pertsona

·       Nak muay farang: muay tahi egiten duen pertsona atzerritarra

·       Kru Muay: muay thai entrenatzailea

·       Wai Kru: agur tradizionala

Historia

Muturreko kirol honen jatorria Muay Boran izeneko arte martziala da, antzinean tailandiar soldaduek ikasten zituena. Muay Thai_tik baztertzen dizkion ezaugarri nagusiak: kolpeak esku irekiarekin, dislokazioak eta eraisketen erabilera da. Gainera, ez zen ez guanterik ez protekziorik erabiltzen. Nahiz eta, Muay Boran  Muay Thai baino arriskutsuagoa izan, gaur egun kirol hau debekatuta dago hainbat herrialdeetan, hala nola, AEB._ko hainbat eskualdeetan.

Muay Thaik izandako aldaketarik garrantzitsuena 1945 izan zen. Urte honetan lehen erabiltzen ez ziren guanteen derrigorrezko erabilera inposatu zen.

Historian zehar Muay Thai_a aldatuz joan da Thailandiako biztanleriaren borroka estiloa bihurtuz. Bere garapena kirol moduan XX. Mendean hasi zen ; mutilen gimnasia klaseetan irakasten zen. Europan ezaguna bihurtu zen I. Mundu Gudan, tailandiar ejerzitua Frantziara joan zenean. Jeneral tailandiarrak soldaduen arteko konbate bat antolatu zuen eta frantses guztiak liluratuta geratu egin ziren. Geroztik, Muay Thai oso azkar hedatu zen Europa eta Ipar Amerikan.

Geroago, mende beraren amaieran kirol honen modernizazioa une gorena jo zuen bi ekintzengatik. Alde batetik, 1993 en sortutako International Federation of Muaythai Amateur, edo IFMA _ rekin eta bestetik, urte berean sortu zen UFC MMA konpainiarekin non borroka estilo ikusienetakoa da. Maila handiko hainbat borrokalari Muay Thai erabiltzen dute haien konbatetan adibidez Jose Aldo, WEC txapelduna.

Bestalde, etorkizunera begira 2024 an Muay Thai kirol olinpikoa izatea espero da ; 135 federazio nazional eta 400.000 kirolari federatu dira arrazoi nagusiak.

Ezaugarriak eta teknikak

Muay Thai kuadrilatero batean praktikatzen da, boxeon erabiltzen antzekoa da eta honetan bezala, bi izkina, sokak eta olana dago. Gaur egun, guanteak, aho babeslea, iztondoko babeslea, hesgailuak eskuentzat eta praka motzak dira derrigorrezkoak. Gainera, zenbait kategoriatan tibiako babeslea erabiltzen da. Beste alde batetik, Muay Thai ren tradizioari eutsiz, zenbait zinginarri erabiltzen dira:

·       Mongkhon: buruan eramaten den zinginarria

·       Prajead: besoetan eramaten den zinginarria

·       Pong Malai: lepoan eramaten den zinginarria

Tekniken artean lehen esan dudan bezala, ukabilkadak, ukondokadak, belaunkadak, ostikoak eta garondotik heltzea dira onartuta dauden kolpe motak.

Seguritate edo osasun aldetik, borroka bakarrik gelditzen da borrokalari batek odol asko duen zauria baldin badu. Kasu horretan borrokalariaren taldeko medikua ez badio hemorragia gelditzen bere etsaia izango da irabazle.

Wai Kru

Wai Kru kirol honen agur tradizional da eta borroka hasi baino lehen egiten da. Mugimendu honen esanahia, maisuari agurtzen dion guda dantza da. Dantza edo erritual hau egiten da borrokalariaren gurasoei, maisuari eta arbasoei eskertasuna eta errespetua erakusteko.

Kuadrilateroan bi borrokalariak sartzen direnean, erlojuaren orratzen kontrako norabidean ibiltzen dute eta izkina bakoitzean bere eskuak elkartu eta burua makurtzen dute Budha_ren izeneam

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Muay Thai Aldatu lotura Wikidatan


Kirola Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.