Edukira joan

Mundakako Arraun Taldea

Wikipedia, Entziklopedia askea

Mundakako Arraun Taldea Mundaka herriko arraun taldea da. Gaur egun KAE Ligan ari da Elantxoberekin batera Busturialdea Arraun Elkartea osatuz.

Uniformea

Elastiko eta traineru zuriak, marra eta letra gorriekin.

Historia

1975. urtean sortu zen elkartea eta berehala hasi zen Bermeoko trainerilla estropada sonatuetan garaipenak lortzen, bai eta 1977ko Espainiako Trainerilla Txapelketan hirugarren postua eskuratu ere. 1984. urtean lehenengo tituluak iritsi ziren Euskadiko eta Bizkaiko txapeldunak izan baitziren. Emaitza hauek traineruan nabaritzen hasi ziren eta urte hartan bertan Zarauzko Ikurrinan hirugarren postuan sailkatu zen Mundaka. Hurrengo urteetan birritan sartu zen Mundakarra Kontxako Banderan, 1986an seigarren eta 1987an zazpigarren postuak eskuratu zituelarik.

90. hamarkadan ez zuen trainerurik atera baina bateletan emaitz politak lortu zituen, Bizkaiko txapelketak 1998 eta 1999an eta Euskadikoa. 1999an bertan Bermeo eta Elantxoberekin Urdaibai eratu zuen baina elkarketa honek ez zuen asko iraun Elantxobek utzi egin baitzuen taldea. 2001ean bera izan zen Urdaibai utzi eta Algortarekin Algorta-Mundaka trainerua eratu zuena, urtebete baino iraun ez bazuen ere. 2007an Mundaka berriro elkartu zen Elantxoberekin Busturialdea Arraun Elkartea sortzeko eta gaur egun horrela jarraitzen dute. Mundakak baina bigarren traineru bat uretaratu du KAE 2 Ligan aritzeko.

Palmaresa