Elantxobe Arraun Elkartea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Elantxobe Arraun Elkartea
Sorrera 1988
Herria Euskal Herria Elantxobe, Bizkaia
Lehendakaria Euskal Herria Patxi Egurrola
Entrenatzailea Euskal Herria Asier Arego
Patroia(k) Euskal Herria Asier Arego
Kolorea(k)           berdea eta gorria
Trainerua      Artarri
Palmaresa 0 Kontxako Bandera
0 TKE Liga
0 KAE Liga
1 KAE 2 Liga
0 Espainiako Txapelketa
0 Euskadiko Txapelketa
1 Bizkaiko Txapelketa
2019: Kontxa ez
2019: Liga 7.a (KAE 2 Liga)
2020 KAE 2 Ligan
Webgunea www.elantxobearraun.blogspot.com.es

Elantxobe Arraun Elkartea Elantxobeko arraun elkartea da. 1988an sortu zuten. Gaur egun Busturialdea Arraun Elkartea osatu du Mundakarekin batera.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historia gorabeheratsua izan duen taldea da, izan ere Elantxobe herri txikia izanik arraunlari faltak bultzatuta sarritan egin behar izan du bat beste elkarte batzuekin, hala Bermeo eta Mundakarekin 1998an Urdaibai Arraun Elkartea sortuz, 2001 eta 2003 artean Arkoterekin Bateratze Arraun Elkartea sortuz, eta 2007tik 2009ra Mundakarekin Busturialdea Arraun Elkartea osatu zuen. Bederatzi denboraldi bakarrean egin ondoren, 2018an Busturialdea elkarketa berreskuratu zuten.

Elantxoberen urterik onena 1998a izan zen Bizkaiko Traineru Txapelketa irabazi baitzuen eta Traineruen Euskal Ligan 8. izan baitzen. 2001ean Arkoterekin elkartu eta lau estropada irabazi zituen eta 2002ean 11. izan zen Euskal Ligan eta 2003an hirugarren egin zuen Euskadiko Traineru Txapelketan. Busturialdea izenarekin aldiz mailarik baxuenetik hasi behar izan zuen eta lehenengo urtean KAE Ligako lehen mailara iritsi zenetik bertan mantendu zen 2011 denboraldian ezik. Urte hartan denboraldi bikaina egin zuen KAE Ligako 2. maila irabaziz. 2012an lortu zuen azken aldiko emaitzarik onena, KAE 1 Ligako laugarren postua.

Berriz ere Elantxobe Arraun Elkartea izena hartuta, 2015ean hamaikagarrena izan zen eta maila galdu zuen. Ordutik KAE 2 Ligan ari da. 2018an Busturialdea Arraun Elkartea birsortu zuen.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elantxobe[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bateratze (Arkote+Elantxobe)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Busturialdea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken denboraldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Liga Kontxa
2003 Federazio Liga, 9.a -
2004 - -
2005 - -
2006 - -
2007 KAE 2 Liga, 3.a -
2008 KAE 1 Liga, 9.a -
2009 KAE 1 Liga, 10.a -
2010 KAE 1 Liga, 11.a -
2011 KAE 2 Liga, 1.a -
2012 KAE 1 Liga, 4.a -
2013 KAE 1 Liga, 9.a -
2014 KAE 1 Liga, 6.a -
2015 KAE 1 Liga, 11.a -
2016 KAE 2 Liga, 10.a -
2017 KAE 2 Liga, 7.a -
2018 KAE 2 Liga, 10.a -
2019 KAE 2 Liga, 7.a

Emakumezkoen trainerua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lea Artibai
Herria Ondarroa, Lekeitio eta Elantxobe
Entrenatzailea Euskal Herria Fernando Zugasti
Patroia(k) Euskal Herria Nahia Aboitiz
Kolorea(k)              zuria, beltza eta urdina
Trainerua      Lea-Artibai
Palmaresa 0 Kontxako Bandera
0 Euskotren Liga
0 Euskadiko Txapelketa
0 Gipuzkoako Liga
2019: Kontxa ez
2019: Liga ez

2017 urtean emakumezkoen Isuntza eta Ondarroa trainerua osatu zen, Lea-Artibai izenarekin, eta bertara Elantxobeko lau arraunlari batu ziren. 2018an esperientzia errepikatu zuten.

Denboraldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Liga Kontxa
2017 Gipuzkoako Liga, 9.a -
2018 ETE Liga, 7.a -

Elantxobeko bandera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elantxobe Arraun Elkarteak antolaturiko KAE-1 ligarako estropada puntuagarria da. Irabazleak 2.160 euroko saria lortzen du.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]