Munroe Bergdorf

Wikipedia, Entziklopedia askea
Munroe Bergdorf

Bizitza
JaiotzaStansted Mountfitchet (en) Itzuli1987ko iraila (36 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Hezkuntza
HeziketaThe Bishop's Stortford High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmodeloa, LGBT ekintzailea eta disc jockeya

mbergdorf.com
IMDB: nm8386223 Facebook: munroebergdorf Twitter: munroebergdorf Instagram: munroebergdorf Edit the value on Wikidata

Munroe Bergdorf (Londres, Ingalaterra, 1987ko irailaren 11) britainiar emakumezko modelo transgenero, DJ eta transexualen aldeko eta arrazakeriaren aurkako ekintzailea da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ian Bergdorf jaiotza-izenaz, gizon jaio bazen ere, bere burua emakumetzat izan du beti.[1] Aita jamaikarra eta ama ingelesa ditu. Oso nerabezaro gogorra bizi izan zuen, zeren eta hura zihoan gizonezkoentzako eskolan bullyinga eta jipoiak jasan baitzituen.[2]

Ingelesa ikasi zuen Brightongo Unibertsitatean. 24 urte zituenean genero trantsizioa egitea erabaki zuen eta DJ ikasteari ekin zion.[2]

Trantsizioa egiten ari zenean bortxatu zuten. Nahiz eta salaketa jarri, poliziak ez zuen inoiz bere erasotzailea aurkitu. Eraso horrek aktibismoan gero eta gehiago engaiatzera eraman zuen.[2]

2017ko abuztuan L'Oréal Paris kosmetika-etxearen Erresuma Baturako All Worth It izeneko kanpainaren irudi izan zen.[3] 2017ko irailaren 1ean L'Oréal Parisek Bergdorf kanporatu zuen honek Facebook sare sozialean jarri zuen argitalpen polemiko batengatik, zeinean pertsona zurien arraza-indarkeria salatzen zuen.[4] Orduan, Bergdorfek esan zuen argitalpena testuingurutik atera zutela eta gaineratu zuen adierazpenok aurreko hilabetean zuri supremazistek Charlottesvillen egin zuten manifestazioaren aurkakoak zirela.[5]

Gaur egun Illamasqua eta Missguided markentzat egiten du lan modelo.[6] Horrez gain, arrazakeria kutsua duen publizitatearen aurka dihardu.[7]

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Filma Rola Oharrak
2016 Almost Saw the Sunshine Rachel Film laburra
2017 Fee Film laburra

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Greenaway, Naomi. (2015eko apirilaren 14a). «Glamorous model and DJ born a man beat bullies who called her 'effeminate' to fulfil dream of being a woman... and now helps other transgender teens» Daily Mail (Noiz kontsultatua: 2017ko abenduaren 9an).
  2. a b c (Ingelesez) Iqbal, Nosheen. (2017ko irailaren 4a). «Munroe Bergdorf on the L'Oréal racism row: 'It puzzles me that my views are considered extreme'» The Guardian (Noiz kontsultatua: 2017ko abenduaren 9an).
  3. (Ingelesez) Bergdorf, Munroe. (2017ko abuztuaren 30a). «Munroe Bergdorf: What Make-Up Means To Me» Vogue (Noiz kontsultatua: 2017ko abenduaren 9an).
  4. (Ingelesez) Crawley, Gillian. (2017ko irailaren 2a). «L'Oreal transgender model who claimed ALL whites "inherit racism" is sacked» Daily Express (Noiz kontsultatua: 2017ko abenduaren 9an).
  5. (Ingelesez) Kerr, Chloe; Lockett, Jon. (2017ko irailaren 1a). «L’Oreal SACKS its first transgender model after she blasted ‘ALL white people are racist’ in shocking Facebook rant» The Sun (Noiz kontsultatua: 2017ko abenduaren 9an).
  6. (Ingelesez) Hinzmann, Dennis. (2017ko azaroaren 3a). «Munroe Bergdorf Stuns in New Missguided Campaign» Out (Noiz kontsultatua: 2017ko abenduaren 9an).
  7. (Ingelesez) Wright, Matthew. (2017ko urriaren 9a). «‘It’s saying black skin is dirty and white is clean’: Transgender model Munroe Bergdorf hits out at Dove advert showing a black woman 'becoming white' as the soap firm pulls the promo» Daily Mail (Noiz kontsultatua: 2017ko abenduaren 9an).