Murga dorretxea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Murga dorretxea
Kultura ondasuna
Torre de los Murga 08.jpg
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Araba
Herria Aiara
Koordenatuak 43° 04′ 25″ N, 3° 01′ 00″ W / 43.073659249°N,3.0165993777°W / 43.073659249; -3.0165993777Koordenatuak: 43° 04′ 25″ N, 3° 01′ 00″ W / 43.073659249°N,3.0165993777°W / 43.073659249; -3.0165993777
Historia eta erabilera
EraikuntzaXIV. mendea - XV. mendea
Arkitektura
Estiloa Pizkundetar arkitektura
Arkitektura barrokoa
Ondarea
BIC RI-51-0005118
85

Murga dorretxea Aiarako Murga auzoan dagoen dorretxea da.

2001eko irailaren 5ean, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Murga dorre-jauregia Murgan dago, Aiara bailarako udalerria berau.

Amurriotik Zuhatzarako bidea zenaren ondoan dago. Dorreak Izoria ibaia zeharkatzen duen zubia meneratzen du.

Baso batetik igaro behar da bertara joateko; basoa igaro ondoren soilgune bat dago eta hor dago dorrea.

Jauregiak desitxuratu egin du hein batean dorrea. Izan ere, bere hiru hegaletatik inguratzen du eta eraikinak XVI. mendearen garai aurreratuko jauretxe itxura du.

Dorrea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dorrea ondo ikusten da iparraldetik, hortik bere altuera guztia ikusten baita; toki horretan ibaia foso bihurtu eta hurbil duen zubia ondo babestuta geratzen da. Beheko solairuak harlangaitzezkoak dira eta goiko solairua adreiluzkoa. Solairu horietan saeterak ditu eta seguruenera, beste altxatuek ere izango zituzten.

Teilatua lau isurialdekoa da eta hegalki xumea du.

Iparraldeko bista horretan leihoak ageri dira, inolako irizpiderik gabe egindakoak, eta gaizki errematatuta daudenak. Itxura guztien arabera, aspaldi ez dela eginak dira, eraikina jauretxe izateari utzi eta baserri bihurtu zenean.

Gainontzeko fatxadetan bakarrik azken solairuak ikus daitezke, adreiluz eginak daude eta jauretxearen estalkiaren gainetik ateratzen dira. Hegaletan kubo zilindriko txiki batzuk ditu, garitoi modura molduratutako mentsula gainetan jarriak. Solairurik garaienean leiho txikiak ditu gotorlekuen almenak gogorazten dizkigutenak.

Azken aurreko altueran tamaina askotako eta txarto samar egindako leihoak ageri dira. Solairu hori adreiluzko moldura estu baten bidez dago bai goragoko bai beheragoko solairuetatik banatuta.

Dorreoiak 13,60 x 9,50ko neurria du. Jauregiaren barruan bere ate nagusia dago, lehen solairuaren altueran dagoena eta zorroztutako arkua duena. Sarrerako harrizko eskailera du, aldapa handikoa. Atea zurezkoa da, aspaldikoa eta orri bikoa eta egurrezko tranga du. Galeriaren aldean beheko solairuaren parean beste ate bat ageri da gaur egun itxita dagoena eta itxuraz ate nagusiaren antza duena.

Dorrearen barruko egitura zurezkoa da eta eskailera ere zurezkoa da eta kontserbatu egin da.

Jauregia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jauregiak 25,80 x 15,80ko neurria du eta bere elementurik deigarriena duen errenazimentuko galeria da, bost arku ditu aurre aldera begira eta lau albo batera.

Lehen solairua adreiluzkoa da ekialdeko aldea kenduta. Alde hori harlangaitzezkoa da eta Murgatarren armak dituen errenazimentuko leihoa du. Solairuaren gainontzean aparteko interesik ez duten baoak daude, bai leihoak bai balkoiak, seguruenera harrez gero egindakoak. Altura honetan ageri dira dorreko familiaren noblezia-armarriak.

Itxura guztien arabera, ez baitago agiririk adieraziko dena babesteko, eraiki zen jauregiaren lehen zatia ekialdeko aldea izan zen eta ondoren edo batera galeria egin zen. Ondoren, agian XVIII. mendean, eraiki zen bere gainean beste solairu bat eta baita dorrearen gainean ere.

Eskuin aldeko aldeak sarrerako ate propioa du, barrutik apainduta dagoen erdi puntuko arkua duena eta bertara heltzeko galeriatik joan behar da.

Estalpea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskuin aldeko hegalari atxikita, harlangaitzezko hegalaren errenkari jarraituz, harlangaitzezko eta silarrixkako estalpe batzuk daude eta beste batzuk bloke eta txapazkoak. Bada hor puntu erdiko arku bat dobelaz egindakoa, zabal samarra eta horturako sarbidea dena. Lurra harlauzazkoa da, eta horregatik, pentsa daiteke patioa ixten zuen murru bat egongo zela kuboa eta aipatutako atea zituena.

Estalpe hiladaren buruan aurrekoaren antzekoa den bigarren dorreoia dago.

Estalpe horiek eraikin desegokiak dira eta eraikin-multzoa desitxuratzen dute bai duten eraikuntza-motagatik bai euren antolamenduagatik. Ez dira desegokiak beste elementu batzuk, besteak beste, atea eta dorreoiak.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Murga dorretxea Aldatu lotura Wikidatan
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa