Murtziako piperrauts

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Murtziako Eskualdea.

Murtziako piperrautsa, bola bezala ezagutzen diren ñora motako piper erabat gorriak txikituz lortzen den Jatorrizko Izendapendun produktua da. Amerikatik iritsi zen piper mota hau, garai hartan luzea eta mina zen, eta, espainiar hegoekialdeko inguru honen baldintza klimatikoen ondorioz (mediterranear klima azpitropikala, euri gutxirekin eta tenperatura altuekin, lurzoru gaziekin eta ur baliabide eskasekin) eta landatze tekniken ondorioz, bere forma borobilduz joan zen eta bere zaporeak bere izaera mina galdu zuen, gozoa izateko.

Bere ezaugarri organoleptikoen artean, erabat gozoa izatea nabarmentzen da, usai indartsu eta sarkor bereizgarriarekin, koloratze ahalmen handiarekin, gantztsua eta zaporetsua. Bere kolorea gorri dizdiratsua da. Kolore eta lurrin egonkortasun handia du.

Gune geografikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorrizko Izendapenaren gune geografikoa Murtziako Eskualde osoari dagokio. Ekoizpen gunea honako udalerrien lurretan dago: Alhama de Murcia, Beniel, Cartagena, Fortuna, Fuente Álamo, Librilla, Lorca, Molina de Segura, Murtzia, Puerto Lumbreras, San Javier, Santomera, Torre Pacheco eta Totana. "Murtziako piperrautsa"ren elaborazio eta potoratze guneak Murtziako Eskualdeko udalerri guztiak hartzen ditu.

Lorpen metodoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nekazarien euren hazitokietan hazten da aurreko uztaren lehen hartzetik eta eguzkitan lehortutako fruituetatik eurek propio aukeratutako haziekin. Apiril hasieratik behin betiko lurrera birlandatzen da, lur honi koxkorrak kentzeko, leuntzeko, hanpatzeko eta ongarri mineralak eta simaurra gehitzeko prestakuntza lanak egin zaizkiolarik. Hiru modutan landatu daiteke: plastikozko bigungarriarekin, ildoetan edo tokiko ureztatze bidez. Edonola ere, ureztatzeak ez dira putzuak sortzeraino iritsi behar, landareen erroak horren ondorioz erraz ito baitaitezke. Izurri eta gaixotasunen aurkako tratamenduak nagusiki borroka integratu eta nekazaritza ekologikozko metodo bidez aplikatzen dira.

Fruitua, behin heldua, eskuz eta modu mailakatuan biltzen da eta eguzkitan zenbait egunez lehortzen uzten da, edo aire beroko lehortokietan. Azalaren hezetasun portzentaiak prozesu hori amaitu ondoren, gehienez ere %14koa izan behar du. Ondoren, txikitu egiten da fintasun egokia lortu arte, potoratu eta etiketatu egiten da.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]