Muskilda
| Muskilda | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Garaiera | 1.071 m |
| Mota | mendia |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 42°55′11″N 1°04′49″W / 42.9197432°N 1.0804134°W |
| Mendikatea | Abodiko mendilerroa |
| Herrialdea | |
| Foru erkidego | |

Muskilda Nafarroa Garaiko ipar-ekialdeko mendi bat da (1.070 m), Otsagabiko iparraldean kokatua. Bertan dago izen bereko baseliza ere. Otsagabiaren eta Itzaltzuren arteko errepidean, 4. kilometroan dugu Muskildara igotzeko bidegurutzea.
Herritik abiatzen da ondo markatutako bide zaharra elizaren goialdetik, via crucis modukoa dena. Muskildatik bestela ateratzen dira bideak Abodiko mendilerrora joateko.
Azkenik, emakume nafar batzuk izen honekin bataiatuta daude, batik bat eskualdekoak.
Baseliza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gailurrean, Muskildako Andre Mariaren baseliza dago, XIII. mendean hasitakoa erromaniko berantiarraren estiloan. Oinplano laukizuzenekoa da eta dorreko teilatua kono itxurakoa. Eraikin multzoa baselizak, kaperau etxeak eta eremutar etxeak osatzen dute, harresi batek inguratuak.
Baselizaren barruan, Muskildako Andre Mariaren zurezko irudia dago erretaulan, beharbada XIV.-XV. mendekoa dena. Jesus umea eserita dauka haren ezkerraldean.
Presbiterioa erdiko nabetik XV. mendeko burdinazko hesi batek banatuta dago. Nabearen alde bietan hormako margoak daude, azken urteotan erabat berriztatuak.
Folklorea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Honen ohorez, urtero irailaren 8an festa ospatzen dute, 8 dantzarik eta "Bobo" izeneko pertsonaiek 4 makil-dantza ("Emperador", "Katxutxa", "Danza" eta "Modorro"), "el Pañuelo" zapi-dantza eta "la Jota" egiten dutelarik. Halaber, "Pasacalles" egiten dute agintarien ibilaldietan eta Andre Mariaren prozesioan. Dantza hauek tradizio handikoak dira XVII. mendetik.
Ermitara iritsi baino lehen, ehun bat metrora, "Pilarea" dago. Landutako harrizko dorretxo bat da, lauangeluarra, lau metroko altuerakoa, eta gurutze batez amaitutako piramide formako teilatutxo batez errematatua dago. Aurpegi nagusian, Birjinaren irudia duen burdin hesidun leiho bat dago. "Tradizioak dio barruan haritza dagoela, eta haren gainean agertu zitzaion Ama Birjina Asa etxeko unairi".[1] Tradizioaren arabera, Muskilda mendiko unai bati zezena galdu zitzaion, eta aipatutako haritzaren oinean aurkitu zuen, Ama Birjinaren irudi baten ondoan. Irudia parrokiara jaitsi zuten, baina biharamunean desagertu egin zen. Eta zezenak seinalatutako haritz berean aurkitu zuten berriz. "El Pilar" monumentuak inskripzio hau darama zizelkatuta: "Otxagabia hiribilduak Pilar hau eginarazi zuen 1654. urtean. Jesus Maria ". [2]
Irudi galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Baselizaren kanpoaldea
- Ate nagusi erromanikoa
- Ondoko eraikinaren atea (1671)
- Barnealdea
- Hormako margoak
- Erretaula
- Andre mariaren eta Jesus umearen irudia
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ BARBER ARREGUI, Francisco (1981) "Musquilda y sus danzas", en Navarra. Temas de cultura popular, n. 384, Iruña: Nafarroako Foru Aldundia.
- ↑ (Gaztelaniaz) «MUSKILDA - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2025-09-05).
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- "De etnografía de Navarra". 85. liburukia "Askatasun Haizea" bildumatik. José Miguel de Barandiarán. Txertoa, 1987. isbn= 978-84-7148-197-9.
