Sabantui

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tatarça köräş borroka, Sabantuiko lehiaketa nagusia

Sabantui (tatareraz Sabantuy/Сабантуй) udan ospatutako Tartaristan (Errusia) eta Idel-Uraleko jaialdi bat da. Hasieran, nekazariek ospatutako feria zen, beranduago jai nazional bilakatu zena; gaur egun hiri askotan ospatzen da. 2006an Kazango Sabantuya ekainaren 24an ospatu zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Islamdar garaia baino antzinagoa da Sabantui, normalean azaroan ospatutakoa. Garai haietan, Sabatuiko abesti tradizionalek gai erlijiosoa omen zuten. Geroago, tartarren arteko Islamaren hazkuntzarekin eta Txubaxen arteko Baxkir eta kristautasunaren hazkuntzarekin, jaia sekular bilakatu zen. Herrialde bakoitzean, urtero aldatzen zuten jaia non ospatu behar zeneko herria.

XX. mendeko hasieran Sabantui Tartaroen jai nazionala bilakatu zen. Sobietar agintariek jaiarekin bat egiten zuten jaiaren plebeiotasuna zela eta, halaber azaroa pasa ostera aldatu zuten udako Ciin jaialdiaren bat egiteko.

Azken aldian, Errusiak Sabantui Gizartearen Ahozko eta Ukiezinezko Ondare bezala aurkezteko iragarkia egin du.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]