Euskal Sozialista Biltzarrea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Euskal Sozialista Biltzarrea
(ESB)
Sorrera 1976ko ekainaren 6a1
Desegitea 1980
Ideologia politikoa Sozialista, ezker abertzalea, independentista
1 Euskadiko Mugimendu Sozialista, Aintzina eta beste talde batzuen bat egitetik.

Euskal Sozialista Biltzarrea edo ESB Hego Euskal Herriko alderdi politiko abertzale eta sozialista bat izan zen. Bere kide ezagunena Jose Luis Alvarez Enparantza "Txillardegi" zen.

Euskal sozialistak biltzen zituen erakunde politiko hau bi talde desberdin batuz osatu zenː batetik ETAtik bereizi zen Aintzina taldea, Txillardegiren inguruan sortua; eta, bestetik, ELAren zatiketatik sortutako Euskadiko Mugimendu Sozialista taldea batuz. 1977ko hauteskundeetan porrot egin ondoren, ezker alderako joera hartu eta Herri Batasunaren sorreran parte hartu zuen. Azkenean, HBtik atera zen.


Politika Artikulu hau politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.