Iñaki Anasagasti

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Iñaki Anasagasti
Iñaki Anasagasti


1980ko martxoaren 31tik – 1986ko uztailaren 9ra

1986ko ekainaren 22tik – 2004ko martxoaren 14ra

Karguan
2004ko martxoaren 14tik(e)tik

Jaiotza 1947ko azaroaren 16a (71 urte)
Venezuela Cumaná, Venezuela
Alderdi Politikoa EAJ
Lanbidea Politikaria

Iñaki Mirena Anasagasti Olabeaga (1947ko azaroaren 16a, Cumaná, Venezuela) Eusko Alderdi Jeltzalea alderdiko eusko-venezuelar politikaria da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1947ko azaroaren 16a Venezuelako Cumanán jaioa, Gerra Zibila amaitu ondoren bere familia abertzalea bertara erbesteratu zen (bere ama Venezuelara 1945an iritsi zen). Zazpi urte zituela, Iñakiren gurasoek hiru semeak Euskal Herrian hezi behar zirela erabaki zuten, hortaz Donostiara itzuli eta aiton-amonen ardurapean gelditu ziren. Iñakik 1955etik 1961era Donostiako Marianistetan ikasi eta data horretatik 1965era Bilboko Done Jakue Apostulua ikastetxean ikasi zuen.

Venezuela[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1965an bere aita hil zen, eta Iñaki Venezuelara itzuli zen, han hamar urtez egon zelarik. Erbesteratutako euskal nazionalismoarekin harremanetan jarri zen, hau Jesuiten ardurapean zegoen Caracas hiriburuko Euskal Etxean biltzen zelarik, eta bestalde Caracaseko Andrés Bello Unibertsitate Katolikoan Kazetaritza eta Soziologia ikasi zituen. Bertan Maria Esther Solabarrieta ezagutu zuen, honekin 1976an ezkondu zelarik.

Garai honetan Caracasko Euskal Etxeko Euzko Gaztedi Indarra (EGI, EAJko gaztedia) erakundeko lehendakaria izendatu zuten. Radio Euzkadik egunero-egunero Venezuelatik eta uhin motzean emititzen zuen. Erresistentziak Caracasen argitaratzen zuen "Gudari" aldizkarian idatzi eta erresistentzia ekintzetan parte hartzen zuen.

Euskal Herrirako itzulera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiar Senatuko Javier Rojo presidentearekin solasean.

1975ko abuztuan Donostiara itzuli eta EAJko Euzkadi aldizkaria zuzendu zuen. 1976ko apirilaren 1ean Manuel Fraga Espainiako Agintaritza ministroaren aginduz Joseba Goikoetxea (gerora ETAk eraila) eta Bingen Zubiriarekin batera atxilotu zuten. Hiru egunez espetxean egon zen.

EAJ alderdia klandestinitatetik ateratzean, 1977an Bizkai Buru Batzarreko burukide hautatu zuten, kargu honetan eta Karlos Garaikoetxearen Lehendakaritzaren pean 1980. urtea arte egon zen.

Eusko Legebiltzarra eta Espainiako Kongresua eta Senatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1980 eta 1986 urteen artean Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkidea izan zen, 1986 eta 2004 artean Espainiako Kongresuko diputatua eta EAJko bozeramailea, eta 2004 eta 2008 urteen artean Espainiako Senatuko diputatua. Gainera, Espainiako Senatuko mahaiaren lehenengo Idazkaria da. 2008ko apirilaren 1etik aurrera Espainiar Legebiltzarreko Senatari Nazionalisten Taldeko bozeramailea da. Bizkaiko barrutia ordezkatzeko senatari hautatu zuten.

Esker onak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat goraipamen eta sari jaso izan ditu, hauen artean 1999, 2001 eta 2003an Espainiako Legebiltzarreko Kazetarien Elkarteak "Gobernuaren Zigorra" sariaz saritu zuen eta 1998ko "Gobernuaren Ziborra" sarirako finalista izendatu zuten, 1995an "kazetariekin harreman onena" eta 2004ean "senatari errebelazioa" sariak irabazi zituen.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aurrekoa
Marcos Vizcaya
EAJko bozeramailea Espainiako Kongresuan
1986ko ekainaren 22tik 2004ra
Ondorengoa
Josu Erkoreka