Edukira joan

Nagore Osoro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nagore Osoro
Bizitza
JaiotzaOndarroa1994ko maiatzaren 18a (30 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakarraunlaria

Nagore Osoro Larrañaga, Ondarru (Ondarroa, 1994ko maiatzaren 18a) traineru estropadetako emakumezko patroi onenetakoa izan da, Kontxako Bandera bat eta 2 Liga irabazi ditu besteak beste.

Kirol ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondarroakoa izanik Ondarroa Arraun Elkartean hasi zen arraunean eta 2010ean Zumaiako traineruan patroi hasi zen. Emaitzarik onenak 2012 eta 2013 urteetan izan zituen, tartean 2013ko Kontxako Bandera. 2015ean, berriz, Gipuzkoako Liga, Gipuzkoako Traineru Txapelketa eta Euskadiko Traineru txapelketak lortu zituen. Zumaiak trainerurik ez zuen osatu hurrengo denboraldietan eta Nagore ere lehorrean gelditu zen.

2019. urtean Ondarroa Arraun Elkartearen proiektu berri bati ekin zion, eta entrenatzaile zein patroi lanetan aritu izan zen 2021. urtera arte.

Taldea Urteak
Ondarroa 2006-2009 (patroia batelak)
Zumaia 2010-2015 (patroia)
Ondarroa 2019-2021 (entrenadorea + patroia)

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]