Najat Maalla M'jid
Najat Maalla M'jid | |||
---|---|---|---|
2008 - 2014 ← Juan Miguel Petit (en) - Maud de Boer-Buquicchio → | |||
Bizitza | |||
Herrialdea | Maroko | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | diplomazialaria, pediatra, politikaria eta medikua |
Najat Maalla M'jid Marokoko politikari eta diplomatiko bat da, Nazio Batuen Erakundeko Idazkari Nagusiaren Ordezkari Berezia Haurren aurkako Indarkeriari buruzkoa. António Guterres idazkari nagusiak kargurako izendatu zuen 2019ko maiatzean.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]M'jidek Bordeleko Unibertsitatean medikuntza ikasi zuen eta Mohamed V.a Unibertsitatean medikuntza orokorrean doktoratu zen. Gainera, Suitzako Giza Eskubideen Institutuan giza eskubideetan masterra egin zuen.[2]
Mediku gisa lan egin zuen, Pediatria Saileko zuzendaria izateaz gain, Casablancako Hay Hassani Ospitaleko zuzendari gisa izan zen ere. Bayti gobernuz kanpoko erakundea sortu zuen, Marokoko etxerik gabeko gazteekin lan egiten duena.[1]
M'jid Marokoko Giza Eskubideen Kontseilu Nazionaleko eta Afrikako Haurren Politikarako Foroko Zuzendaritza Batzordeko kide izan da.[3]
M'jid 2008 eta 2014 artean haurren salmentari, haurren prostituzioari eta haur pornografiari buruzko errelatore berezi gisa aritu zen.[4]
Ikusi ere
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b «Representante Especial del Secretario General sobre Violencia contra los Niños | Representante Especial sobre la Violencia contra los Niños» violenceagainstchildren.un.org (Noiz kontsultatua: 2022-02-27).
- ↑ Owen-Jones, Juliette. (2019-07-03). «Morocco’s Dr. Najat Maalla M’jid Steps into UN Special Representative Role» Morocco World News.
- ↑ «Dr Najat Maalla M’jid» www.africanchildforum.org.
- ↑ «Secretary-General Appoints Najat Maalla M’jid of Morocco Special Representative on Violence against Children | Meetings Coverage and Press Releases» www.un.org.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, {{{hizkuntza}}} Wikipediako «Najat Maalla M'jid» artikulutik itzuli da. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.