Najerillense museoa

Koordenatuak: 42°24′57″N 2°44′06″W / 42.41592°N 2.73511°W / 42.41592; -2.73511
Wikipedia, Entziklopedia askea
Najerillense museoa
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Errioxa
Municipality of La RiojaNaiara
Koordenatuak42°24′57″N 2°44′06″W / 42.41592°N 2.73511°W / 42.41592; -2.73511
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1981
Webgune ofiziala

Najerillense museoa (gaztelaniaz: Museo Histórico Arqueológico Najerillense) Errioxako Naiara hirian dagoen museoa da, Andre Maria Erreginaren monasterioaren alboan kokaturik dagoena. Najerilla haranaren inguruko arkeologia, etnografia eta arte gaiak erakusten museoa da, aurrehistoriatik aro modernora arteko material arkeologikoak erakusten dituena[1].

Eraikinaren historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abadearen jauregia eta botika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVIII. mendean eraiki zen monasterioko abadearen jauregia izateko. Abade nagusia erlijio komunitateekiko bereizita bizi zen baina goiko pasabide batek lotzen zuen jauregiaren bigarren solairua monasterioko monjeen zeldekin.

1785ean jauregiaren beheko solairuan monasterioaren botika ezarri zen[2], aurrez Santa Maria enparantzan zegoena zaharkiturik gelditu baitzen. Botika erabat berria zen eta garaiko ekipamendu onenak zituen. Sendabelarren lorategia zuen, belarrak lehortzeko gela, eta izain, musker eta sugegorri haztegiak ere bai. Botika Masnoura eraman bazuten ere gaur egun dekorazio batzuk mantentzen dira, aipagarrienak:

  • Sarrerako olio margoa. Arkitektura egitura bat ikusten da, erdian bi aingeruk honako idazki hau eusten dutela: "Jainkoak medikuntza sortu zuen eta gizon jakintsuak ez du baztertzen" (Ecclesiastes).
  • Korridore nagusiko sabaian pitxar bat loreekin ikusten da, monasterioaren sinboloa hain zuzen ere.
  • Alboko galeriatan hiru domina daude margoturik.

Gartzela[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1835ean Mendizabalen Desamortizazioaren ondoren monjeak kanporatu eta Estatua jabetu zen eraikin guztietaz. Botika lekuz aldatu zuten eta jauregia gartzela bihurtu zen. Gartzelaz gain epaitegia ere izan zen. Funtzio berria betetzeko monasterioarekin lotzen zuen pasabidea eraitsi egin zen[2]. 1979 artean izan zen gartzela, azken urteetan ordea ziega bakarra erabili izan zen.

Presoen marka ugari ikus daitezke oraindik hormetan eta batez ere egurrezko ateetan. Marka denak XIX. mendekoak dira, ikusten den zaharrenak honela dio: "Manuel Díez de Anguiano, año de 1845". Idazki gehienek presoaren izen abizenak, jatorria eta batzutan zigorraren zergatia adierazten dute baina badira labanaz margoturiko irudiak ere, banderilleroa hankapalotan igota dagoen zezenketa esate baterako.

Museoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1981ean museo bihurtzea erabaki zen eta 1984 eta 1992 artean hainbat erakusketa egin ziren[2]. Berriztu ondoren 2001eko uztailaren 18an ireki zituen ateak behin betiko. Horretaz gain Naiarako alkazarrean egiten ari diren indusketa lanak ere gidatzen ditu. Hiru gelak eta korridoreak osatzen dute museoa[1].

  • Erdiko korridorea: Eraikinean erabilitako tresnak aurkitzen dira eta botika nolakoa zen adierazteko Masnoun dagoen botikaren argazkiak daude[3].
  • Hegoaldeko gela: Aurrehistoriari dagokio, erromatarrak iritsi aurreko garaiari hain zuzen ere. Behe Paleolitotik zeltiberiar garaira arteko tresnak aurkitzen dira bertan[3].
  • Iparraldeko gela: Erromatarren garaia erakusten da. Erakusketa Naiararen ondoan dagoen Tritium hirian kokatzen da, I eta IV. mendeen artean Penintsula osoko keramika gune garrantzitsuena izan baitzen. Terra Sigillata Hispánica izenaz ezagutu izan zen eta Penintsula Iberikoan ezezik Mediterraneo mendebaldean, Afrikan, Italian, Frantzian eta Alemanian ere aurkitu izan dira indusketa arkeologikotan[3]. Eltzegileen 400 izen inguru ezagutzen dira.
  • Hirugarren gela: Erdi Aroa aztertzen da eta Naiaran aurkituriko gai arkeologikoak erakusten dira, keramika hispanomusulmandar, judu eta kristaua bereziki[3]. Honetaz gain hilobiak, zutabeak eta kapitelak ikus daitezke, bai eta XVI eta XVII mendeko armarriak ere[2].

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Gaztelaniaz) «Museo Histórico Arqueológico Najerillense - Lugar de interés» La Rioja Turismo@es||| (Noiz kontsultatua: 2021-07-07).
  2. a b c d [http://www.vallenajerilla.com/museo/principal.htm «Museo Najerillense de la Comarca de N�jera - www.valleNajerilla.com -»] www.vallenajerilla.com (Noiz kontsultatua: 2021-07-07).
  3. a b c d «Nájera en red: Museo Najerillense.» www.najeraenred.es (Noiz kontsultatua: 2021-07-07).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]