Namurko konderria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Namurko konderria
Comté de Namur
Graafschap Namen
981 – 1795
Konderria
Borgoinako dukerriko bandera

Borgoinako dukerriko armarria

HainautNamur1477.png
Geografia
Hiriburua Namur
Kultura
Hizkuntza(k) Valoniera
Frantsesa
Historia
Sorerra 981 aldean
Anexioa Frantziari 1795
Aurrekoa
Lothringen-Nieder.PNG Lorrena Beherea
Ondorengoa
Frantziako Lehen Errepublika Flag of France.svg

Namurko konderria (frantsesez: Comté de Namur; nederlanderaz: Graafschap Namen) antzinako lurraldea izan zen, Lieja, Brabante, Hainauten artean hedatua, Germaniako Erromatar Inperio Santuaren mende zegoena. Namur, Charleroi, Givet, Bouvignes, Mariembourg eta Fleurus hiriak hartzen zituen. Gaur egun, zatirik handiena Belgikako Namurreko probintziaren barnean dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berenger kondea, Lotario I.aren suhia zena, izan zen lehen agintaria. 1421ean Joan Namurkoak Borgoinako dukea zen Filipe Onberari saldu zion konderria, eta handik aurrera Borgoinako lurralde izan zen. 1556tik-1714ra Espainiar Herbehereen zati izan zen, eta 1714tik aurrera Austriaren mende egon zen, 1795ean Frantziak beretu zuen arte.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Namurko konderria Aldatu lotura Wikidatan