Nan Dungortheb

Wikipedia, Entziklopedia askea

Nan Dungortheb harana (heriotz izugarriaren harana sindarinez), Tolkienen legendarium ospetsuko fikziozko toki bat da, bere Silmarillion lanean deskribatzen duena.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beleriand iparraldean, Ered Gorgorothen oinean dagoen haran bat da. Ekialdean Esgalduin ibaiarekin, hegoaldean Doriathekin, eta, mendebaldean, Mindeb ibaiarekin muga egiten du.

Fikziozko historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nan Dungortheben armiarma erraldoi gaiztoak bizi ziren, hauei Ungoliant batu zitzaielarik, han babestu zena Valinorreko Bi Zuhaitzak pozoitu ondoren. Ordutik, harana izaki izugarri eta beldurgarriz bete zen, armiarmasare eta tranpaz betez eta hango urak pozoituz. Eguzkiaren Lehen Aroan, Nan Dungortheb toki arriskutsua bihurtu zen hori zeharkatzen saiatzen zen ororentzat, haran hilgarri honen izugarrikeriek zeharkaezin eta beldurgarri bihurtu baitzuten, batez ere Sauronek bere magia Dorthonionetik hedatu zuenean. Izaki bizi orok lurralde hori eragozten zuen, eta noldorrek soilik behar handia bazuten zeharkatzen zuten, Doriatheko mugetatik gertuko pasabideetatik, Ered Gorgorothetik ahal zen urrunen.

Beren, Saurongandik ihesean, Nan Dungortheb haranera iritsi zen, non, bere ezpata Dagmorrekin tokiko armiarma erraldoien aurka borroka pasa zuen, Ungolianten alabak zirenak. Bere balentria handietako bat izan zen arren, bidaia izugarri horretako bere esperientziak sekula ez zituen kontatu nahi izan.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]