Nanopartikula
Nanopartikula bat partikula mikroskopiko bat da, gehienera jota 100 nm neurrikoa. Zientzia arloan nanopartikulei buruzko ikerketa ugari egin dituzte, balizko aplikazio ugari dituztelako besteak beste, biomedikuntzan, optikan, elektronikan, eta nekazaritzan[1]. Partikulak beraien diametroaren arabera[2] sailkatuak dira.
Definizioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Partikula ultrafinak eta nanopartikula hitzak sinonimoak dira. 1970-80 urteetan, Ameriketako Estatu batuetako (Grangvist eta Buhrman-ek)[3]eta Japonian (ERATO proiektuak)[4] "nanopartikulei" buruzko lehen ikerketa bat egin zuten. Partikula ultrafinak zeritzoten baina1990eko hamarkadan "nanopartikula" hitza modan jarri zen.
Aurrekariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oro har nanopartikulak zientzia modernoaren aurkikuntza modura jotzen dira baina izatez historia luzeagoa dute. Nanopartikulak IX mendean Mesopotoamiako artisauek erabiltzen zituzten, zeramikako gauzakiei distiratsu itxura emateko.[5][6]
Garai hartan, Erdi Aroan eta Errenazimentuan, zeramikak burdin urre edo kobre distira ohi zuten. Distira hau geruza metaliko batek sortzen du eta gaur egun ere ikusgarri dago eguratseko oxidazioa eta bestelako higadurari eutsi egin baldin badie.[5][6]
Aurkikuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Berriki argia eta beroaren bidez tumoreak suntsitzeko nanopartikula mota bat garatu egin da. Horrez gain, organikoa eta biodegradagarria da.
Aurkikuntza hau Ontario-ko (Kanada) Princess Margaret Ospital-eko ikertzaileek aurkitu dute, baita beste herrialde batzuetako erakundeetako hainbat talde. Gang Zheng izan da lan honen kordinatzaile nagusia eta ikerketaren emaitzak Nature Materials[7] aldizkarian argitaratuak izan dira.
Propietateak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nanopartikulak zientzia arloan ikusmira handia sortu dute, izan ere, solteko material eta egitura molekularren arteko zubia osatzen dute. Solteko material batek bere ezaugarri fisikoak konstante mantendu behar ditu, bere tamaina kontutan izan gabe. Baina material bat nano eskalara hurbildu ahala, bere ezaugarriak aldatu egingo dira baita bere azaleko atomo portzentaia esanguratsua bihurtu ahala. Mikrometro bat baino luzeago diren solteko materialen geruzako atomo portzentaia hutsala da solteko materialaren atomo kopuruarekin alderatuta. Nanopartikulen ezaugarri interesgarri eta batzuetan ezustezkoenak, materialaren azalera luzeagatik da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ C. Lárez-Velásquez; S. Koteich-Khatib; F. López-González, Ed. (2015).
- ↑ Module 3: Characteristics of Particles – Particle Size Categories. epa.gov
- ↑ Granqvist, C. G. (1976-01-01).
- ↑ Hayashi, C.; Uyeda, R and Tasaki, A. (1997).
- ↑ a b Reiss, Gunter; Hutten, Andreas (2010).
- ↑ a b Khan, Firdos Alam (2012).
- ↑ Zheng, Gang; et al. (20 marzo 2001).