Nantesko uhartea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Île de Nantes
Ile de Nantes.JPG
Loira ibaiaren erdian dago uhartea
Bertako izenaEnez Naoned
Geografia
KokapenaMendebaldeko Europa
Ozeano Atlantikoa
Azalera4,6 km²
Politika
Herrialdea Frantzia - Flag of Brittany (Gwenn ha du).svg Bretainia
Gizartea
Biztanleria13.110 (2008. urtea)
Dentsitatea2.850 biz/km²


Nantesko uhartea (bretainieraz: Enez Naoned, frantsesez: Île de Nantes) Bretainiako Nantes hirian dagoen uhartea da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nantes hiriaren erdigunean dago, Loira ibaiaren erdian. Ibaia bitan banatzen da, iparraldean bras de la Madeleine (Madalenaren besoa) eta hegoaldean bras de Pirmil (Pirmilen besoa), eta bien artean kokatzen da uhartea. 4'9 kilometroko luzera dauka eta kilometro bateko zabalera.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aintzina hainbat uharte izan ziren, hala nola; "île Beaulieu", "île Sainte-Anne", "prairie au Duc", "prairie d'Aval", "prairie d'Amont", "prairie de Balagué", "prairie de Pré-Joli", "île de Petite Biesse" eta "île de Grande Biesse". XX mendearen hasieran erreka batzuk lehortu zituzten eta uharte bakarra osatu zen.

Zubiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

13 zubik elkartzen dute uhartea hiriko gainerako auzoekin, zortzik iparraldean dagoen alde zaharrarekin eta gainerako bostak hegoaldeko auzoekin.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]