Nantesko uharteko makinak

Koordenatuak: 47°12′21.6″N 1°33′53.35″W / 47.206000°N 1.5648194°W / 47.206000; -1.5648194
Wikipedia, Entziklopedia askea
Itsasoko Munduen Karrusela.
Lertxunen zuhaitza.

Nantesko uharteko makinak (frantsesez: Les Machines de l'île de Nantes) Nantesko uhartearen iparraldeko ertzean kokaturik dagoen animazio erakusketa ezaguna da, Nantes hirian dagoena. Parc des Chantiers (lengileen parkea) aisialdi eremuaren bardean daude makina erraldoi hauek.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nantes hiriaren ikonoa izateko asmoarekin eraiki zen, amets eta fantasiazko hiri kreatiboa dela erakusteko. Aintzinako ontziola eta biltegiak aprobetxatuz François Delarozière eta Pierre Orefice artistek hiriko semea zen Jules Verne-ren "mundu imaginarioak" hartu zituzten eredu, bai eta Leonardo da Vinci-en unibertso mekanikoa ere. 2007an inauguratu zuten.

Proiektuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiru proiektu nagusi ditu:

Elefante Handia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007an eraiki zuten eta lehenengo makina izan zen. 12 metrotako altuera dauka eta 8 metrotako zabalera. Egurrez eta altzairuz eginda dago eta 45 tona pisatzen ditu. Hiru ordu laurdeneko ibilbidea egiten du, tronpatik ur zorrotadak boteaz, eta 49 pertsona hartzen ditu barnean.

Itsasoko Munduen Karrusela[aldatu | aldatu iturburu kodea]

25 metrotako altuera eta 20 metrotako diametroa dituen karrusel hau 2012an inauguratu zuten. Hiru solairu ditu, ozeano hondoa, ur sakonak eta itsasontziak. Guztira 35 izaki itsastar mugikor ditu barnean.

Lertxunen zuhaitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2014an inauguratu zen eskultura erraldoia da. 45 metrotako diametroa dauka eta 28 metrotako altuera. Biritariak zuhaitzaren besoetan gora igo daitezke, zintzilik dituen loreen artean. Puntu gorenean bi lertxun ditu.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


47°12′21.6″N 1°33′53.35″W / 47.206000°N 1.5648194°W / 47.206000; -1.5648194