Napartarra (itsasontzia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Flash
Domayo
Napartarra
D-3
 Erresuma Batua
 Espainia
 Euskal Herria
Ontziola: Colby Brothers Co. (Lowestoft)
Mota: patruilaontzi
Uretaratze data: 1918
Zerbitzua: Eusko Itsas Gudarostea (1937)
Ezaugarriak
Desplazamendua: 109 t. tona
Luzera: 26,25 m
Zabalera: 5,68 m
Sakonera: 3 m
Abiadura: 9,5 korapilo
Eskifaia: 10 marinel


Napartarra motordun eta burdinazko oskoldun arrantzu binakakoa izan zen, Juan Velasco Gutierrez y Cía., S.A. Vigoko enpresarena. Lowestoften (Inglaterra) Colby Brothers Co.k Flash patruilaontzi gisa britainiar Armadarentzat eraikia. Espainiari 1927an saldua eta Domayo izena jarria. Euzko Gudaroztearen Itsas Zerbitzuaren agindutara jarria (1936ko abuztua), Bilbora iritsi zen Gipuzkoaren ebakuazioaren ondoren. Berehala jarri zen Eusko Itsas Gudarostearen agindutara (1936ko urria) eta Baionara bidali zuten Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzarekin irrati bidezko harremana izateko. Napartarra izena jarri zioten ondoren, eta D-3 zenbakia eman (1937/5/12). Baionan izan zen gerra amaitu arte. Bere armadoreei 1939an itzuli zitzaien. Pasaiako sarreran hondoratu zen 1945ean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]