Naroa Iturri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Naroa Iturri
Bizitza
JaiotzaHernani1976ko urriaren 8a (47 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria
Enplegatzailea(k)ETB 1
Hamaika Telebista

Naroa Iturri Lizarribar (Hernani, Gipuzkoa, 1976) euskal herritar kazetaria da.

ETB 1eko Bertatik Bertara telebista saioan hasi zen bekadun. Ondoren Ikusgela telesaioan erreportari egon zen eta honen aroa bukatzean, Sut&Blai saioan jarraitu zuen. Andoni Aizpuruk aurkezten duen Horrelakoa da bizitza telesaioan kolaborazioak egin zituen kazetari bezala. 2009tik 2017ra, Hamaika Telebistako erredaktore burua izan zen eta Donostiako zuzendaria.

Egun Askabide Klinikan egiten du lan eta 2019tik aurkezle gisa ari da Ekhiñe Atorrasagasti zuzentzen duen Kolpez kolpe saioan.

2015 urtetik aurrera Askabide Klinikako zuzendaritzan dago. Emakumeen sexu askatasuna bermatzea du bertan egiten duen lanak helburu.

KZK Ekhine Atorrasagasti eta Naroa Iturri

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]